2020ko azaroaren 16a

Nafarroak abenduaren 18ra arte luzatu du perimetroaren itxiera, gaueko mugikortasunaren murrizketa eta bileren muga

Gobernuak ostalaritzako establezimenduetako terrazak berriz irekitzea aztertuko du azaroaren 26tik aurrera, pandemiaren bilakaeraren arabera
Se prorrogan hasta el 18 de diciembre las medidas para contener la expansión del COVID-19 en Navarra Irudi galeria

El Gobierno de Navarra va a prorrogar un mes, hasta el 18 de diciembre inclusive, la limitación de movimientos al perímetro de su territorio, la restricción a 6 del número de personas de las reuniones públicas y a la unidad conviviente en el ámbito privado, así como la prohibición, con carácter general, de la movilidad nocturna entre las 23 y las 06:00 horas. Además, y en función de la evolución de la pandemia, estudiará autorizar la apertura de terrazas de bares y restaurantes a partir del 26 de noviembre.

Nafarroako Gobernuak hilabete bat luzatuko du, abenduaren 18ra arte (egun hori barne), bere lurraldearen perimetrorako mugaketa, bilera publikoetako pertsona-kopurua eta eremu pribatuan bizi den unitatea 6ri murriztea, eta, oro har, gaueko mugikortasuna debekatzea 23: 00etatik 06: 00etara. Gainera, pandemiaren bilakaeraren arabera, azaroaren 26tik aurrera taberna eta jatetxeetako terrazak irekitzeko baimena ematea aztertuko du.

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezek eta Osasun kontseilari Santos Indurainek iragarri dute COVID-19aren pandemia ez hedatzeko ezohiko neurriak luzatuko direla. Prebentzio-neurrien jarraipena Lehendakariaren Foru Dekretuan jasotzen da, Alarma-egoera aitortzen duenean, eta, Osasun kontseilariaren Foru Agindu berriak, aldiz, sektore ezberdinen (aisia, kultura, merkataritza, ostalaritza, e.a.) jarduera publikoak arautzen ditu osasunaren ikuspegitik azaroaren 25era arte, egun hori barne.

Era berean, asteazkenetik, azaroaren 18tik, aurrera, indargabetu egingo da Rifaborada eta Murchante udalerrien itxitura perimetrala.

Berrikuntza nagusiak

Jarduera publiko ezberdinei dagokienean, berrikuntza nagusi gisa, Foru Exekutiboak iragarri du tabernetako, jatetxeetako eta ostalaritzako beste establezimendu batzuetako terrazak berriz irekitzeko aukera aztertzen ari direla, eta hori azaroaren 26tik aurrera, pandemiak zer-nolako bilakaera duen ikusita.

Modu berean, Foru Aginduan zenbait aldaketa egiten dira ostalaritza eta jatetxe arloan aurreko asteetan ezarritako mugei dagokienean; hala nola, establezimenduak irekitzeko salbuespeneko baimena, ohiko bezeroak garraio-sektoreko langileak, bidaietakoak edo merkantzietakoak badira eta zerbitzu-estazioetan edo errepideko estazioetan kokatuta baldin badaude.

Kirol-instalazioei dagokienean, aldagelak, dutxak, iturriak, saunak, bainu turkiarrak edo antzekoak ezingo dira erabili. Soilik aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira izaera profesionaleko lehiaketa ofizialetan eta nazioko eta nazioarteko lehiaketa ez-profesionaletan.

Espazio itxietan egiten diren kirol-jarduera fisikoetan gehienez 6 pertsonak hartu ahal izango dute parte. Dena den, taldean 15 pertsona baimenduko dira instalazioak parte-hartzaile bakoitzeko 8 m2 baditu mugikortasun baxuko jardueretarako eta 20 m2 mugikortasun altuko jardueretarako, eta altueran 4 metro eta aireztapen naturala ere bai. Maskara derrigorrez erabili beharko da intentsitate baxuko jardueretan.

Saltokiak, kultur edo aisiako jarduerak edota kirol-instalazioak 21:00etan itxiko dira, orain arte bezala, kirol profesionalaren eta uretako kirol kolektiboen kasuan izan ezik, entrenamenduak gehiago luzatu ahal izango dituzte-eta.