Descárgate la app
Aurtengo mahats-bilketa 74 milioi kilo mahatsarekin amaitzen da, 2019an baino %35 gehiago
2020ko urriaren 23a
Aurtengo mahats-bilketan 74 milioi kilo jaso dira, 2019an baino %35 gehiago
Aurtengo mahats-bilketa bukatu da 74 milioi kilo bildurik, 2019an baino %35 gehiago, bi hilabetez baldintza bikainetan egindako kanpainan.
Uzta-garaia bukatu dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Itziar Gómezek, denboraldi-bukaerako ekitaldi batean parte hartu du EVENAk Olite / Erriberrin duen Baretóngo esperimentazio-lursailean, David Palacios Nafarroako Jatorri Izendapenaren lehendakariarekin batera. Jardunaldia burutzeko azken mahats-mordoa ebaki eta, ondoren, ardoa dastatu dute.
Gómezek zorionak eman dizkio sektoreari “COVID-19aren krisiagatik bereziki zaila izan zen uztaldi honen kalitate eta kalitate bikainengatik”, eta gogora ekarri du egoera hau hasi zenetik, prezioek eta merkatuek behera eginen zutela aurreikusiz, “Nafarroako Gobernuaren estrategia nekazariei eta upategiei, hau da, sektorearen bizkarrezurrari, zuzenean laguntzea izan dela, 4 milioi euro inguruko zenbatekoa duten zuzeneko dirulaguntza-sorta esanguratsua emanez”.
David Palaciosek adierazi duenez, “2020koa oso uzta ona izatea espero dugu, bildutako mahatsaren emaitza uste genuena baino are hobea baita, JIn ditugun profesionalek egin duten lan handiari esker”. Nabarmendu duenez, gaur egungo testuinguruan, “unea da, uzta hau bildurik, etorkizunari begira jartzeko, itxaropenez eta gogoz, jardutea egokitu zaigun agertoki berri honetan estrategia bat abiarazteko”.
10.200 hektarea mahasti
2.000 mahastizainek (117ko udalerritako 89 upategitan) egin dute bilketa Nafarroako JIren mahastia osatzen duten 10.200 hektareetan.
Bilketa hagitz kondizio egokiekin egin dute, hasiera batean uste baino hobeak. Abuztuko bigarren hamabostaldian hasi ziren, eta beraz, JIn eginiko mahats-bilketarik goiztiarrenetakoa izan da.
Uda lehorra eta beroa izan da, eta tenperatura-aldea izan da egunen eta gauen artean. Eguraldiaren ezaugarri horiek oso mesedegarriak dira mahatsaren ziklo-bukaerarako. Gainera, udazkena hastean bilketa luzatu egin zen; hotz egin zuen, eta horri esker mahatsek egoera onean iraun zuten mahatsondoetan.
Hala, mahastizainek eta upategiek unerik egokienean jasotzen ahal izan dituzte mahatsak, eta programaturiko eran.