2020ko urriaren 22a

Aierdi lehendakariordeak Ergoienako Udalarekin hirgintza plana idazteko aurretiazko ituna sinatu du

Lizarraga, Unanu eta Dorrako herriak biltzen dituen planean, landa ingurune bakoitzean 30 etxebizitza eraikitzeko lur-erreserba jaso da
José María Aierdi, bigarren lehendakariordea, eta Emeterio Senar, 
Ergoienako alkatea, itunaren sinaduran. 
José María Aierdi, bigarren lehendakariordea, eta Emeterio Senar, Ergoienako alkatea, itunaren sinaduran.   Deskargatu irudia Irudi galeria

José María Aierdi, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako bigarren lehendakariordeak eta kontseilariak, eta Emeterio Sener, Ergoienako aklateak gaur goizean herriko hirigintza plana idazteko aurretiazko ituna zinpetu dute. Planean herria osatzen duten hiru eremuen erdigunean, Lizarraga, Unanu eta Dorraon 30 etxebizitza eraikitzeko lekuaren erreserba jaso da. 

Hitzarmen hau sinatzean, Exekutiboak aurrera egin du hirigintza planaren tramitazioan, garapen jasangarria sustatzeko, indarra duen lurralde plangintzako tresnen zehaztapenekin bat. Hirigintzako Udal Planak, gainera, industriarako eremu estrategikoa mugatuko du eta hiri lurzoruak eta lurzoru urbanizaezinak sailkatuko ditu.

Bi ekimenek —gaur egungo hiri-ingurunean bizitegi-gune berriak erreserbatzeak eta etorkizuneko industria-garapenetarako lurzorua gordetzeak— harreman berezia dute demografiaren erronkarekin eta Ergoiena bezalako herri txiki askok despopulazioaren fenomenoa geldiarazteko egiten ari diren ahaleginarekin.

Ergoieneko planak jasotzen duenez, Aralar, Urbasa-Andia edo Putxerriko natur erreserbako Babes Bereziko Zonak eta San Donato edo Aralarko Harkaitzen paisaia bereziak babestuko dira.

Udal Plan Orokorra egiteko aurrekontua 48.000 eurokoa da, eta Gobernuak %80 jarri du.