Descárgate la app
Eskubide Sozialek 3,6 milioi bideratuko ditu, aurreikusitakoa baino bat gehiago, langile autonomoen alta berriei eta gazteen kontratazioari laguntzeko
2020ko urriaren 22a
Eskubide Sozialetako Departamentuak 3,6 milioi bideratuko ditu, aurreikusitakoa baino bat gehiago, langile autonomoen alta berriei eta gazteen kontratazioari laguntzeko
El Servicio Navarro de Empleo- Nafar Lansare (SNE-NL), organismo del Departamento de Derechos Sociales, va a ampliar con 950.000 euros las subvenciones para apoyar a personas que se dan de alta en el régimen de Trabajo Autónomo y a las empresas que contratan a jóvenes en prácticas o para su primer empleo. De esta manera, destinará a estas dos políticas un total de 3.680.000 euros: 2.200.000 para personas trabajadoras autónomas y 1.480.000 para jóvenes.
Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL), Eskubide Sozialetako Departamentuko erakundeak, 950.000 euro gehiago emango ditu Lan Autonomoaren araubidean alta hartzen duten pertsonei eta praktiketako edo lehen enplegua lortzen duten gazteak kontratatzen dituzten enpresei laguntzeko. Horrela, 3.680.000 euro bideratuko ditu, horietatik 2.200.000 langile autonomoentzat eta 1.480.000 gazteentzat.
Neurri horiei esker, 1.255 kontratu edo alta berri (933 ekintzaile eta 322 gazte) lagunduko dira.
Hasiera batean aurreikusitako funtsak gehitu dira 2020ko urte honetan zehar enplegua sustatzeko bi lerroak erakusten ari diren "bilakaera onari" esker, nahiz eta COVID-19a izan. Horrela baloratu dute prentsaurrekoan Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk eta NEZ-NLko zuzendari kudeatzailea den Mirian Martonek.
Enplegu autonomoa: laguntzak eskuratzen dituztenen %70ak beren negozioa abian jartzea nahi izaten dute
Zehazki, 2.200.000 euro jarriko dira langile autonomoen alta berrietarako, 550.000 euroko kreditua sartu ondoren (urtearen hasieran 1.650.000 euroko aurreikuspena egin zen).
Iaz, NEZ-NLk 1.931.100 euro bideratu zituen 819 altetarako, 2.000 eta 3.500 euro arteko laguntzekin. Aurten, orain arte, 776 lagunek egin dute eskaera, eta 1.779.900 euroko gastua egin da; beraz, urtearen amaieran baliteke iazko zenbatekoa lortzea edota gainditzea, COVID-19a egon arren, eta, horren ondorioz, zuzkidura gehitu da.
Maeztu kontseilariak honela zehaztu du: “diru-laguntza gehienak krisiaren aurretik negozio-ideia zuen jendeak eskatzen ditu. Ekintzailetzari dagokionean, laguntzetara jotzen duten pertsonen %70ak beren negozioa izan nahi dutelako egiten dute eta soilik %30ak daukaten aukera bakarra izateagatik. Egungoak bezalako baldintza hain kontrakoetan norberaren proiektuak abian jartzearen aldeko apustua egiten duten pertsonak egotea albiste ona da. Ekimen horien atzean –baieztatu du- ilusio handia ez ezik, negozio-ideia berritzaile ugari daude, eta Administrazioak horiek bultzatu behar ditu, are gehiago une honetan, gainera. Horixe da deialdi hauen izpiritua”.
Gazteak kontratatzea sustatzea: %96,6ak kontratuarekin jarraitzen du diruz lagundutako kontratua amaitu eta handik sei hilabetera
Lehen enplegu gaztearen deialdiari dagokionean, NEZ-NLren asmoa da 1.480.000 euro bideratzea (400.000 euro gehiago).
Maeztuk, hala ere, azaldu du bilakaera ona duela jada finkatutako eta enpresek ezagutzen duten lerroa izateagatik.
“Krisiak eragina du bereziki gazteenen artean, langabeziaren azken kopuruek erakutsi bezala, martxotik hona %22,2 gehitu baita. Modu horretan, laguntza hauekin plantilletan sartzea eta Nafarroan gazteei lan-munduan sartzeko aukera ematea espero dugu, haien bizitza-proiektua garatu ahal izatearekin batera”.
Kasu honetan, diru-laguntza enpresentzat izango da, eta 3.600 eta 5.100 euro artean jaso ahal izango dituzte unibertsitate-titulazioa edo prestakuntza-zikloak dituzten gazteak praktiketan kontratatzeko. NEZ-NLren esku-hartze lerroen artean, ebaluazioetan emaitza onena du honek, diruz lagundutako kontratua amaitu eta handik sei hilabetera %96,6ak lanean jarraitzen baitu. Bi urte igarotakoan, kopurua %87koa da. Laneratutako gazteen %62ren kasuan, berriz, kontratu mugagabea izaten dute. %56ak lanean jarraitzen zuen NEZ-NLk praktikak diruz lagundutako enpresa berean. Laneratzeko hilabete bakoitzeko, inbertsioaren itzulera soziala gutxienez 1,3 eurokoa da inbertitutako euro bakoitzeko, Martonek azaldu duenez.
Funts gehigarriak gazteak kontratatzen dituzten sektore ekarleetako enpresentzako laguntzetatik datoz (2019an baino gauzatze txikiagoa izan dute) eta Gizarte Ekonomia sustatzeko laguntzetatik; izan ere, era horretako sozietateak ez dira eskatzen ari, eta, izatez, 2020rako kooperatibak eta enplegua sortzeko ezarritako helburuak jada 2019an lortu ziren.
2019an lortutakoaren %77
Enplegua sustatzeko neurri guztietan (enpresen, toki-erakundeen eta ekintzailetzaren bitartez), NEZ-NLk jada lortu du 2019an egindako kontratazioen %77a. Alegia, NEZ-NLk, egun, 1.863 enplegu lagundu ditu bide honetatik, iaz 10 bat milioi eurorekin sustatutako 2.414ren aurrean.
Nabarmendu behar da NEZ-NLk urtean 5.200 enplegu diruz laguntzeko gaitasuna lortu duela azken urteetan, 2.000 inguru enpleguko zentro berezien eta gizarteratzeko enpresen bitartez (enplegu hori mantendu egiten da oro har) eta gainerakoa bestelako sustapen-programen bidez, enpresa, ekintzailetza eta erakunde sozialekin (aipatutako 2.414ak), eta Gizarte Ekonomia eta prestakuntza-bideetatik ere bai.
Enpresek oraindik kontratazioak egin ditzakete urrian eta laguntzak azaroan eskatu. “Oraindik hilabete eta erdiko tartea badugu, eta garrantzitsua da enpresek laguntza-bide horiek ezagutzea eta erabiltzea eta COVID-19aren testuinguru honetan dauden funtsak gauzatzea”, azpimarratu du Martonek.
Sustatzeko neurriak baliagarriak dira aukera gutxien dituzten taldeak enplegua lortzerakoan atzean ez geratzeko”, berretsi du Martonek, eta, gogoratu du, adibidez, ekintzailetzarako laguntzen onuradunen %80a enplegua eskuratzeko zailtasun bereziak dituztenen taldekoak zirela (gazteak, emakumeak, iraupen luzeko langabezia, desgaitasuna edo Errenta Bermatua kobratzen duten pertsonak).
Ekintzailetzari dagokionean, ekintzaileek oso ongi bat jartzen diote esperientzia autonomoari, eta ikusten da ekintzailetzarako zenbat eta prestakuntza eta aholkularitza handiagoa izan, negozio-ideiek gehiago irauten dutela denboran zehar.
Irailaren 30era bitarte, 1.300 bat pertsonak aholkularitza jaso zuten NEZ-NLk ordaintzen duen sarearen bitartez (Iturrondo agentzia, CEIN eta Cederna Garalur, Teder, Eder eta Erdialdeko Zona toki-agenteak); 2019an, berriz, 1.944 lagun izan ziren. Horrez gain, 90 pertsonak osatu dituzte presentzialki edo modu telematikoan eman diren tailer hauek: “Abian jartzea 5 saiotan”, “Azkar eta merke huts egin” eta “Kudeaketa arina”.