2020ko urriaren 5a

Osasun Departamentuak COVID-19aren 302 kasu positibo zenbatu ditu, 2.614 PCR egin ondoren

Atzo bi hildako izan ziren eta 20 pertsona erietxeratu ziren, nahiz eta ZIUko erietxeratuak modu egonkorrean mantendu

Nafarroako Osasun Publikoaren  eta Lan Osasunaren  Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, Osasun Departamentuak COVID-19aren  302 kasu berri zenbatu zituen atzo, osasun sistema publikoan 2.614 PCR egin ostean, eta % 11,5ek  positibo eman zuten. Atzo bi pertsona hil ziren gaixotasun horren ondorioz, 91 eta 93 urteko bi emakume. ZIUn ospitaleratzeak egonkor jarraitzen du, 25 pertsona ospitaleratuekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).