Descárgate la app
Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta
2020ko irailaren 30a
Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta
Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du gaurko bilkuran, bihar, osteguna, urriak 1, ospatuko den Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta :
“Foru Exekutiboak adineko pertsonek gizarteari egiten dizkioten ekarpen garrantzitsuak nabarmendu ditu, baita zahartzeak Nafarroako gizartearentzat dituen aukerak eta erronkak aitortzeko beharra ere”.
Une bereziki larrian aurkitzen gara; izan ere, pandemiak eragin handiagoa izan du eta du adinekoen artean munduaren zati handienean, gure lurraldean eta baita Nafarroan ere, COVID-19a dela-eta adinekoak hil baitira eta egoera oso dramatikoak bizi izan dituzte etxeetan eta egoitzetan.
Lehenik eta behin, elkartasun-mezua eta doluminak bidali nahi dizkiegu biktimen familiei, lagunei, zaintzaileei, profesional soziosanitarioei eta osasun-langileei, horiek ere eragin handia jasan dute-eta.
Nafarroako Gobernuak zahartze osasungarria sustatzeko konpromisoa duela adierazi nahi dugu, pertsona guztiek bizitza duina, osoa, segurua eta osasungarria izan dezaten; era berean, gure helburua da ongizatea sustatzea, genero-berdintasuna lortzea eta desberdintasunak murriztea.
Halaber, Exekutiboak konpromisoa hartuko du gure herriak eta hiriak aldatzeko, inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izan daitezen, eta adinekoen gaitasunak indartzeko eta haien independentzia eta autonomia sustatzeko politikak onartzeko konpromisoa ere bai”.