2020ko irailaren 24a

'Ibaiko beste arrainak 'Lizarrako Ospitalean erakutsiko dira maskarak eta COVID-19ren aurkako babes-ekipamenduen kudeaketaz kontzientziatzeko

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak sustatutako erakusketa haurrentzako PCR proben eremuan ere ikusgai dago Refenan
Ezker eskuin: Oscar Rubio, Hondakinen Prebentziorako Bulegoko teknikaria; 
Fernando Mendoza, Hondakinen Partzuergoko kudeatzailea; Yolanda Montenegro, 
Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko kudeatzailea; Luis Sagasti, Lizarrako 
Osasun Eremuko Kudeaketa Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zerbitzuko 
nagusia; Nicolás Ulibarri, Montejurrako Mankomunitateko kudeatzailea; eta 
Raquel Castro, hondakinen teknikaria.
Ezker eskuin: Oscar Rubio, Hondakinen Prebentziorako Bulegoko teknikaria; Fernando Mendoza, Hondakinen Partzuergoko kudeatzailea; Yolanda Montenegro, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko kudeatzailea; Luis Sagasti, Lizarrako Osasun Eremuko Kudeaketa Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zerbitzuko nagusia; Nicolás Ulibarri, Montejurrako Mankomunitateko kudeatzailea; eta Raquel Castro, hondakinen teknikaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Gobernuak Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren bidez sustatutako 'Ibaiko beste arrainak' erakusketa urriaren amaierara arte egongo da ikusgai Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko atarian. Bilduma Nafarroako Ospitalean aurkeztu zen, eta herritarrak modu ludikoan sentsibilizatzea du helburu, COVID-19 kutsatzea prebenitzeko erabilitako babes-ekipoak behar bezala kudeatzeko eta ezabatzeko moduari buruz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).