2020ko irailaren 21a

Nafarroa bat dator osasun publikoa zaintzeko "debekatuen erregistroetan" eredu komun batean aurrera egiteko beharrarekin

Remirez lehendakariordeak bideokonferentzia bidez parte hartu du gaur Jokoaren Politiken Kontseiluan
Remírez lehendakariordea, Jokoaren Politiken Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 
bideokonferentzia bidezko bileraren une batean.
Remírez lehendakariordea, Jokoaren Politiken Kontseiluaren Osoko Bilkuraren bideokonferentzia bidezko bileraren une batean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Javier Remírez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak bideokonferentzia bidez parte hartu du astelehen honetan Jokoaren Politiken Kontseiluaren Osoko Bilkuran. Bileran, Remirez  lehendakariordeak "oso positibotzat" jo du jokoaren arloan ardura duten erkidegoetako eta estatuko agintariek "debekatuen erregistroen" arloan babes partekatuko eredu bat bultzatu eta lantzea, osasun publikoa zaintzeko eta herritarrei ahalik eta babes handiena bermatzeko. Proposamena Batzorde Sektorialean landuko dute datozen lau hilabeteetan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)