2020ko irailaren 17a

Nafarroa kultura egitarauan komunitate aktibonetariko bat izan dela kontsideratu du Esnaola kontseilariak

Adierazpenok Rodríguez Uribes ministroarekin eta gainontzeko erkidegoetako ordezkariekin zuzeneko musikaren inguruan izandako bileraren ostean egin ditu

“Nafarroak ekainetik zuzeneko musika eskaini du berriz. Horretarako giltzarri izan da sektore publikoa eta pribatuaren arteko elkarlana”. Hala adierazi du Rebeca Esnaola, Kultura eta Kiroleko kontseilariak, José Manuel Rodríguez Uribes, Kultura eta Kiroleko ministroarekin eta gainontzeko erkidegoetako ordezkariekin izaniko bilera telematikoan. Gainera, “Nafarroa Arenan, Baluarten edo aire librean osasun neurriak betez egin dira kontzertuak”, gehitu du. “Hala, Nafarroa erabat aktiboa izan da hilabete horietan kultur egitarauak eskaintzen”, azaldu du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)