2020ko irailaren 2a

Nafarroako Gobernuak lau izendapen onartu ditu

Lizarra, Los Arcos eta Gareseko notarioak eta Zerbitzuko zuzendari bat izendatu ditu

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran lau foru dekretu onartu ditu Lizarra, Los Arcos, Gareseko notarioak eta Zerbitzuko zuzendari bat izendatzeko.

Zehazki, honako notarioak izendatu dira: Marta Muñagorri Eceiza, Lizarran, Alberto Enrique Pérez Rodríguez, Los Arcosen, eta Manuel Benito Bengoa, Garesen.

Bestalde, Nafar Lansare Zerbitzuko Lan Aktibazio eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendari izendatu da José Ángel García.