Descárgate la app
Nafarroan COVID-19aren 78 kasu berretsi dira eta beste 175 positibo Tuterako enpresa batean egindako baheketa berezian
2020ko abuztuaren 27a
Nafarroan COVID-19aren 78 kasu berretsi dira eta beste 175 positibo Tuterako enpresa batean egindako baheketa berezian
Nafarroan COVID-19aren infekzioaren 78 kasu berri berretsi ziren atzo eta beste 175 positibo Tuterako Eremuan kokatutako haragi-sektoreko enpresa batean egindako baheketan, guztira 2.444 PCR egin ondoren; hau da, kopururik altuena pandemia hasi zenetik. Lantegi horretan egindako baheketa berezitik ateratako 640 lagin prozesatzen ari dira, probak eta detektatutako kasuak ere gehitu eta gero. Faktore bera dela-eta, kasu horiek Tuterako Eremuan kontzentratzen dira, leku horretan intzidentzia altua izan baita azken asteetan. Baheketako positiboen artean beste autonomia batzuetan bizi direnak aurkitzen direnez, Osasun Departamentuak Ministerioari gaur emango dio zaintza arrunteko sistemaren bidez berretsitako 78 kasuren berri, bigarren blokearen esleipen autonomikoa baieztatu arte. Osasun Departamentua enpresako zuzendariekin aztertzen ari da konpainia horren inguruan zer-nolako neurriak hartu behar diren, eta, aldi berean, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko teknikariekin eta Lehen Arretako taldeekin esku-hartze integral eta espezifikoa lantzen ari da laneko agerraldiaren miaketari, kontaktuen segimenduari, isolamenduei eta testari dagokienez. Agerraldiak gizarte eta familia adarrak izan ditu, eta jada ikuspegi geografiko eta sozial zabalagoa hartu du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).