Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Gurutze Gorriak bazterketa arriskuan dauden pertsona migratzaileak egoitzetan hartzeko hitzarmena sinatu dute
2020ko abuztuaren 27a
Nafarroako Gobernuak eta Gurutze Gorriak bazterketa arriskuan dauden pertsona migratzaileak egoitzetan hartzeko hitzarmena sinatu dute
El Gobierno de Navarra ha concedido una subvención de 135.000 euros a Cruz Roja Navarra, para el desarrollo del programa de acogida a personas migrantes en riesgo de exclusión social llevado a cabo por dicha entidad durante el año 2020. Entre las acciones previstas o ya llevadas a cabo, destaca lo relativo a recursos de alojamiento temporal, que ofrecerán 14 plazas residenciales que podrían llegar a ser empleadas por unas 40 personas. También se regula la intervención de Cruz Roja en el proyecto piloto “Acompaña”, fruto de la colaboración entre Gobierno de Navarra y Ayuntamiento de Pamplona.
Nafarroako Gobernuak 135.000 euroko diru-laguntza eman dio Nafarroako Gurutze Gorriari, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsona migratzaileei harrera egiteko 2020an egin duen programa garatzeko. Aurreikusitako edo dagoeneko egin diren ekintzen artean, aldi baterako ostatuko baliabideei dagokiena nabarmentzen da, eta 40 pertsona inguruk erabil ditzaketen 14 egoitza-plaza eskainiko dituzte. Gurutze Gorriaren esku-hartzea ere arautzen da “Laguntzailea” proiektu pilotuan, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzaren ondorioz.
Diru-laguntza hori erregulatuko duen hitzarmena sinatu dute ostegun honetan, abuztuak 27, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak eta Rafael Huarte erkidegoko Gurutze Gorriko presidenteak, Nafarroako Jauregian.
“Laguntzailea” programa
Hitzarmenean jasota daude Foru Erkidegoan Gurutze Gorriak kudeatzen dituen migratzaileentzako harrera-tresnak. Horien bidez, ostatuaz gain, arreta, orientazioa, trebakuntza eta barneratzea eskaintzen dira. Hitzarmen honetan berritasun gisa gehitu da “Laguntzailea” programa pilotuaren kudeaketa, duela gutxi Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sinatutako beste hitzarmen baten ondorioz sorturikoa.
Programa horrek laguntza eskainiko die guraso bakarreko etxea duten eta Pamplona / Iruñako Udalaren larrialdietarako etxebizitzetan bizi diren emakume migratzaileei. Zortzi familia-unitatek hartuko dute parte proiektu pilotu horretan, zeinak, bestalde, aldi baterako 14 harrera-toki eskainiko dituen Nafarroako Gurutze Gorriak Iruñean eta Tuteran dituen baliabideen bitartez.
Iruñea eta Tuterako baliabideak
Era berean, aldi baterako eta behin-behineko harrera egiteko lanabes bat jasotzen da, apirilaren 1aren eta ekainaren 15aren bitartean martxan jarritakoa, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz hainbat migratzailek izandako egoerari erantzuteko.
Helburua 2020an zehar egoitzetan sei toki izatea da, gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten gizon migratzaile gazteei behin-behineko ostatua emateko Iruñeko baliabidean; 18 eta 30 urte arteko 15-20 pertsonak baliatzen ahal izanen dute baliabide hori, adieraziriko epean.
Bestalde, bakarrik dauden edota adingabekoen ardura duten emakumeentzako aldi baterako ostatuaz den bezainbatean, Gurutze Gorriak Tuteran duen pisuan zortzi egoitza-toki izatea da xedea; baliabide hori 15-20 pertsonak erabiltzen ahal izanen dute urtearen bukaerara bitartean.
COVID-19aren krisiagatik gazte migratzaileek duten egoerari erantzuteko aldi baterako eta behin-behineko harrerari dagokionez, hitzarmenak zehazten du Gurutze Gorriak 4 pertsona artatu dituela Iruñean alokaturiko pisu batean, apirilaren 1a eta ekainaren 15a bitarteko epean.
Azpimarratzekoa da lankidetza-hitzarmen honek dirulaguntzaren oinarri arautzaileak ezartzen dituela. Diru-laguntza hori Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren menpe dagoen Migratzaileak Hartzeko eta Laguntzeko Karibu Zerbitzuaren bitartez emanen da.
“Kohesionatzeko harrera egin”
Hitzarmena sinatu eta gero, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak nabarmendu du migratzaileei harrera egitea, “ekintza humanitarioa eta justizia sozialekoa ez ezik, herritar ororen premia dela, kohesionaturiko gizartea nahi baldin badugu”. “Nafarroa harrera-lurraldea dela ikusteak inor bazterrean uzten ez duen gizartea eraikitzen lagunduko digu”, azpimarratu du.
Santos kontseilariak Gurutze Gorriari eskertu dio harrera- eta laguntza-programa hauek garatzeko egiten duen lana, eta azken urteetan jorratu dituen plan integralen “emaitza ona” nabarmendu du. “Plan horiek arreta, orientazioa eta trebakuntza eskaini dizkiete migratzaileei, eta hala, gure Erkidegoan txertatzea eta barneratzea erraztu eta betebeharrak eta eskubideak dituzten herritar osoak izaten lagundu diete”, adierazi du.
Eduardo Santosek bereziki aipatu du Laguntzailea programa, “bermea da Gurutze Gorriak, bere eskarmentuarekin, programa hau kudeatzea”, esan du; eta gogora ekarri du, gainera, proiektuak “erakutsi egiten duela erakunde arteko lankidetzak eta gizarte-entitateekiko koordinazioak berebiziko indarra dutela edozein pertsona baztertua izateko arriskuari erantzun behar zaionean”.