2020ko abuztuaren 18a

Ezagutzen duzu Nafarroa efektua? Nafarroako turismoa suspertzeko eta posizionatzeko kanpainak 20,9 milioi inpaktu baino gehiago sortzen ditu hilabete baino gutxiagoan

Uztailaren 14tik aurrera garatu da sare sozialetan, irratietan eta hedabide digital nazionaletan eta frantsesetan, bideoen, erreportajeen, bannerren eta online publizitatearen bidez

'Ezagutzen duzu Nafarroa efektua? Kanpainak 20,9 milioi inpaktu baino gehiago lortu ditu dagoeneko, uztailaren 14an abian jarri zenetik abuztuaren  10era arte. Proposamen berritzaile baten bidez, Nafarroak eskain ditzakeen esperientzia onenekin bat datozen pertsonak aurkitzeko ahalegina egiten da eta horiek konektatzen eta partekatzen diren lekuan ezagutarazten dira, formatu eta profil bakoitzerako egokitutako eta mikrosegmentatutako online eduki sortzaileekin.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak garatutako ekimen hau lan estrategiko bikoitzarekin planteatu da: epe laburrera, pandemiak gogor kaltetutako sektoreari laguntza ematea eta epe ertain eta luzera, Nafarroa familia- kirol- eta natura-helmuga gisa, wellness, ongizate, gastronomia, City break, motor munduaren zaleentzat eta loturarik gabe bidaiatzea gustatzen zaien zaleentzat helburu gisa bere posizionatzea hobetzea da.

Horretarako, lehentasuna eman zaio sare sozialetan, Facebook-en eta Instagram-en egindako kanpainari, baita ere, YouTuben, hautatutako irrati eta webguneetan eta El País edo Sud Ouest egunkari frantsesean egindako edizio digitaletan, bideo, erreportaje eta tokiko publizitatearen  bidez.

Kanpainan bideratutako ekintzak bat datoz Nafarroak kalitatezko helmuga turistiko iraunkor gisa garatzeko dituen balio nagusiekin eta 2020-2022 aldirako Nafarroako Turismoaren Ekintza Planarekin. Gainera, Nafarroako sektore turistikoko enpresei eta profesionalei protagonismo handiagoa emateko asmoz, kanpainak hainbat jarduera-programa sustatu ditu, hala nola Vive Navarra, gastronomia, aisia edo kulturako ekintzak, Cómete Pamplona eta Flamenco on Fire eta Reclassics jaialdiak, besteak beste.

Lehen fase honetan, kanpainaren ardatzak honako hauek izan dira batez ere: foodie-ak, tokiko produktuen eta establezimenduen kalitatea, segurtasuna eta higienea; landa-inguruneak bilatzen dituzten familiak; seguru sentitzeko beharraz jabetzen diren hiritarrak; naturan eta ingurune paregabeen arduran eta ongizatean interesa duten pertsonak; eta Nafarroan masifikatu gabeko paisaia, zerbitzu eta espazio aniztasuna eta lurralde osoan banatutako ibilbide libre ugari aurki ditzaketen turista aktiboak.

Lehen ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko, Aragoiko, Kataluniako, Valentziako, Errioxako, Madrilgo eta Akitaniako (Frantzia) publikoarengana bideratu dira.

Horregatik erabaki da informazioa ematen, partekatzen eta konektatzen den lekuetan pertsona zehatz horiek bilatzea, formatu eta profil bakoitzerako online eduki sortzaile pertsonalizatu eta mikrosegmentatu berrietan arreta berezia jarriz.

Kanpaina uztailaren 14an hasi zen eta irailaren 13ra arte luzatuko da, hala ere, hainbat hedabidetan jarraitzea aurreikusten da, harrera ona izan duelako eta sasoikoak ez direlako.

3 milioi inpaktu sare sozialetan

Abuztuaren 10era arte, kanpainak ia 3 milioi inpaktu lortu ditu sare sozialetan, Facebook-eko eta Instagram-eko "istorioetan" oinarritutako mezu zeharo bisualak garatuz eta xede-publikoaren interes eta zaletasunetara erabat bideratutako Youtube-ko iragarkietan oinarrituz.

Horrela, abuztuaren 10era arteko datuekin, 1,46 milioi inpresio lortu dira Facebook-en eta 1,36 milioi Instagram-en.

Gainera, kanpainako bideoen 75.250 bistaratze oso egin dira iragarki formatuan. Adibide gisa, motor munduaren zaleentzako proposamena hainbat kanaletako bideoetan ikusi ahal izan da, hala nola, Espainiako Txapelketako Moto GPko lasterketan, Brou Dasti foodies-entzako Kataluniako kanalaren kasuan eta frantsesezko formatuan, Où voyager en France bidaia-kate frantziarran.

Ekimen honetan beste berrikuntza batzuk ere egin dira: podcast eta online musika gero eta gehiago kontsumitzen duten jendearentzako bannerrak eta iragarkiak sartu dira, 386.866 inpresio lortuz. Era berean, online posizionamendua ez da intrusiboa, hau da, "Publizitate natiboa" izenekoa, hautatutako web-atarien barruan 18.361 klik sortu dituzten testuekin, argazkiekin edo bideoekin.

El País egunkariko bidaien online atalean eta Home-ean sustatutako 3 erreportaje ere zabaldu dira dagoeneko 5,6 milioi inpresio lortuz; baita ere 4 artikulu Akitanian liderra den Sud Ouest komunikabide frantziarraren webgunean,7,7 milioi inpresio baino gehiagorekin. Gainera, tokiko irratiak Frantziako hegoaldean duen indarra dela eta, Sud Radion 186 iragarkiko kanpaina egin da.

Halaber, publizitate programatikoaren hainbat formatu eta modalitate jorratu dira, hau da, antzeko entzuleei egokitutako banner-ak sortzen dituena, kanpainako mezu eta publikoekin bat datozen webgune onenetan edo hitz gakoak dituzten artikuluekin batera, abuztuaren 10era arte 3,7 milioi inpaktu baino gehiago sortu dituztenak.

329 orduko "Nafarroa  efektua" saioa

Kanpaina sare sozialetan eta online publizitatearen modalitateen bidez bistaratu duten pertsonez gain, kanpaina Nafarroako Turismoaren Youtubeko kanalaren posizioa hobetzen ari da, Nafarroa helmuga gisa eta xede-publikoentzako marka sortzeko gune gisa indartzeko.

Horrela, uztailaren amaierara arte, "Nafarroa efektua" transmititzen duten 328,89 bideo ordu ikusi ziren; 67.666 bistaratze dira, kanal osoaren % 89,3. Horietatik % 77,9 Espainiakoak dira eta % 19,2 Frantziakoak, 2020-2022 aldirako Nafarroako Turismoko Ekintza Planaren hurbileko turismoko posizionamendu-lanaren ildotik.