Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak doluminak agertu ditu Suitzan hildako herritar nafarren heriotzagatik
2020ko abuztuaren 13a
Nafarroako Gobernuak doluminak agertu ditu Suitzan hildako herritar nafarren heriotzagatik
Foru Exekutiboa Gobernuaren Ordezkaritzarekin etengabe dago harremanetan, senideek behar duten edozein jarduketatan laguntzeko
Nafarroako Gobernuak doluminak agertu ditu San Galo kantoi suitzarrean, Parlitobeleko erreka zintzurrean, arroila-jaisten ari zirela izandako istripuan hil diren nafarrengatik.
Foru Exekutiboa Gobernuaren Ordezkaritzarekin etengabe dago harremantean, hildakoen senideek behar duten edozein jarduketatan laguntzeko eta gorpuak aberriratzeko prozesuan laguntzeko ere.
Halaber, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia harremanetan jarri da Zuricheko kontsul orokorrarekin (gertaeren lekutik hurbilen dagoena), egoeraz interesatu eta haren esanetara jartzeko, edozein izapide egiteko.