Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 10 milioi bideratuko ditu 2020an garapen bidean dauden herrialdeetan GGKEen proiektuak finantzatzera
2020ko uztailaren 8a
Nafarroako Gobernuak 10 milioi bideratuko ditu 2020an garapen bidean dauden herrialdeetan GGKEen proiektuak finantzatzera
Esku-hartze sozial eta ekonomikoko proiektuetarako nafar lankidetzari emaniko dirulaguntzek Gobernuaren aurrekontuaren portzentaje handiagoa hartuko dute: %0,38
Eskubide Sozialetako Departamentuak 10 milioi erabiliko ditu nafar GGKEek garapen bidean dauden herrialdeetan dituzten esku-hartze sozial eta ekonomikoko proiektuak finantzatzeko. Gobernuak nazioarteko lankidetza indartu du, bere aurrekontuaren %0,38 bideratuko baitu horretarako; iaz, portzentajea %0,28koa izan zen.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).