Descárgate la app
Nafarroak bere azalera babestuaren% 27 du, 2030erako Biodibertsitatearen Europako Estrategiak ezarritako% 30eko helburutik oso gertu
2020ko ekainaren 5a
Nafarroak bere azalera babestuaren% 27 du, 2030erako Biodibertsitatearen Europako Estrategiak ezarritako% 30eko helburutik oso gertu
Nafarroak bere azalera babestuaren% 27 du, Europako Batzordeak maiatzean onartutako 2030erako Biodibertsitatearen Europako Estrategiak ezarritako% 30eko helburutik oso gertu. Gainera, Ingurumeneko Departamentuak Urbasa eta Andiako Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) handitzeko asmoa du.
Nafarroak bere azalera babestuaren% 27 du, Europako Batzordeak maiatzean onartutako 2030erako Biodibertsitatearen Europako Estrategiak ezarritako% 30eko helburutik oso gertu. Gainera, Ingurumeneko Departamentuak Urbasa eta Andiako Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) handitzeko asmoa du.
Datu horiek eta beste batzuek azaldu dituzte gaur goizean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek eta Ingurumeneko zuzendari nagusia den Pablo Muñozek, gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna dela-eta egindako prentsaurrekoan.
Europako estrategiarekin bat eginik, Nafarroako Gobernua lanean ari da babestutako azalera gehitzeko beste lurralde gehiago sartuta, horietako batzuk toki-erakundeek eskatuta, Urbasako eta Andiako ZEC-en kasuan bezala. Horren helburua da babestutako espazioen sarearen eraginkortasuna hobetzea eta zenbait espezie eta habitat kontserbatzea bermatzea.
Gomez kontseilariak adierazi duenez, “natura babesten eta berreskuratzen inbertitzea pertsonen eta izaki bizidunen bizimodurako ez ezik, Europaren bultzada ekonomikorako ere funtsezkoa da, eta horrela ageri da Itun Berde berrian, Biodibertsitatearen Estrategiaren barnean”. Ildo horretan, honela erantsi du: “Nafarroa lerrokatuta dago Estrategia horretako funtsezko zutabeekin, Natura 2000 Sareko espazio babestuak, kalitatean zein kantitatean aurrera egiten ari diren baso-ekosistemak eta ur-ibilguen funtzio naturalak leheneratzeko ekintzak baititu”.
Nafarroako gune babestuek, Natura 2000 Sarean sartuta daudenek (biodibertsitatearen kontserbazioa bermatzen duen Europako sarea), 281.000 hektarea hartzen dituzte, eta balio ekologiko handiko espazio naturalak ere badira, KBEetan eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuetan (HBBE) sailkatuak.
Gune babestuak komunikatzeko korridore ekologikoak
Bestalde, Pablo Muñozek Nafarroa biodibertsitatea babesteko egiten ari den lanaren berri eman du, Europako Estrategiak garatutako funtsezko printzipioekin bat eginez. Halaber, nabarmendu du legegintzaldiaren helburuetako bat dela Biodibertsitatearen inguruko Foru Lege berria idaztea eta duela gutxi onartutako Nafarroako Baso Agenda aplikatzea.
Gune babestuez gain, Muñozek adierazi du garrantzitsua dela babestutako espazioak komunikatzeko korridore ekologikoak ezartzea, isolamendu genetikoa saihestu, espezien migrazioa ahalbidetu eta ekosistemen osasunari eutsi eta hori hobetzearren.
Korridore ekologiko horiek, Natura 2000 Sareko espazioekin batera, azpiegitura berdea deitzen denean sartzen dira; hau da, espazio naturalen eta erdi naturalen sarea. Horren helburua da konexio ekologiko egokia ahalbideratzea, hiri nahiz landa eremuan, eta lurraldearen zatiketa murrizten laguntzea.
Sakanako korridorea, oztopoak iragazkortzea Bidasoan eta linea elektrikoak zuzentzea
Zuzendari nagusiak azaldu du Nafarroan, besteak beste, hiru proiektu lantzen ari direla azpiegitura berdea definitzeko eta lurraldearen zatiketa murrizteko: Sakanako korridorea, oztopoak iragazkortzea Bidasoan eta linea elektrikoak zuzentzea.
Sakanako korridoreari dagokionean, azterketa bat garatzen ari dira egokitzeko proposamen bat egiteko, lehendik dauden azpiegitura nagusiak (zubiak, biaduktuak, tunelak, azpiegitura horietako drainatze-hodiak edo ibaiko sarea) eta harrapaketak medio basafaunaren hilkortasunari buruzko datuekin duten harremana identifikatuaz eta mugatuaz. Horrez gain, faunaren pasabideak aztertzen ari dira eta zenbait azpiegiturak faunaren pasabide gisa duten potentziala baloratzen, Aralar Mendilerroko KBEen eta Urbasa eta Andiaren arteko korridore ekologikoa definitzearekin batera.
Bidasoa ibaian oztopoak iragazkortzeari dagokionean (LIFE IREKIBAI) europar proiektuan sartua), batzuk kendu egin dira, eta, horri esker, duela hamarkada batzuetatik hona izokina ibaiaren goialdera lehen aldiz sartzea lortu da.
Era berean, linea elektrikoak zuzentzen ari dira, hegaztiek talka egin ez dezaten eta elektrokutatu ez daitezen; izan ere, horrek espezie babestuei gogor eragiten die Nafarroan, batik bat harrapariei. Hain zuzen ere, pasa den apirilean linea elektrikoen titularrentzako laguntza deialdi berria argitaratu da, aurten zuzendu ditzaten, 147.000 euroren truke.
Ildo horretan, azken urteetan arazo hori konpontzeko ekimenak bultzatu dira Foru Komunitatean; esate baterako, 2018an hitzarmena sinatu zuten Nafarroako Gobernuak eta Iberdrola Distribucion enpresak, eta, horrela, enpresa horrek jada 1.163 euskarri zuzendu ditu, eta urte amaierarako beste 1.200 zuzentzea aurreikusten du. Gainera, Endesarekin akordioak sinatu dituzte Kasedan, Burgin, Bidankozen eta Erronkarin lineak zuzentzeko.
Habitaten eta espezien gaineko presioak murriztea
Azkenik, zuzendari nagusiak baita ere adierazi du babestutako guneen osasuna hobetzearekin habitaten eta espezien gaineko presioak murriztuko direla eta ekosistemen erabilera guztia iraunkorra izatea ziurtatuko dela. Ildo horretan, bi jarduera-ildo aipatu ditu, eta horietako bat da Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda berria (duela gutxi onartua) eta Nafarroako Mehatxupeko Flora eta Faunaren Katalogoak.
Bigarrena, berriz, Nafarroako Estepako Hegaztiak Kontserbatzeko eta Berreskuratzeko Planaren zirriborroa idaztea da, hegazti horiek habitata hartzeko duten gaitasuna handitzeko eta hobetzeko, habitat naturalak kontserbatuz eta lugorriak behar bezala erabiliaz.