Descárgate la app
COVID-19k eragindako krisiak 6.934 ABEEE eta 61.705 pertsonari eragin die
2020ko maiatzaren 19a
COVID-19k eragindako krisiak 6.934 ABEEE eta 61.705 pertsonari eragin die
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Lan Zerbitzuak 6.934 espediente erregistratu ditu martxoaren 13tik asteartera arte. Espediente horiek 61.705 langileri eragiten diete, 37.354 gizoni (% 60,5) eta 24.351 emakumeri (% 39,5). ABEEEren zenbakia, espedienteak eta eragindako pertsonak sexuaren, jarduera-sektorearen, enpresa-tamainaren eta eremu geografikoaren arabera bereizita, gaurtik aurrera kontsulta daitezkeen adierazleak dira, eta egunero eguneratuko dira Nafarroako Estatistika Institutuaren webgunean (Nastat). Datu horiek Nafarroako Gobernu Irekia webgunean ere eskuragarri izanen dira.
Zerbitzuen sektoreak eskatu du Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteen %83,1a; hau da, COVID-19aren pandemiak eragindako geraldiak kaltetutako langileen %57,0 hartzen du. Erregistratutako espedienteen kausa nagusiari dagokionean, %90,8 ezinbestekoak dira; aldiz, arrazoi produktibo, tekniko, antolakuntzako eta/edo ekonomikoak %9,2ra iristen dira. Estatistika-datu osoak esteka honetan deskarga daitezke.
Gardentasun-printzipioari jarraiki eta datu ordenatuak eskaintzeko helburuarekin, estatistika-irizpideen arabera, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua eta Natstat elkarlanean hasi dira COVID-19ak Nafarroako sektore ekonomikoan duen eragina aztertzeko.
Argitaratutako datuak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Zerbitzuak eta Departamentuko gainerako zuzendaritzetatik berresleitutako errefortzu-langileek izapidetutako espedienteetatik datoz. Datuen arazketa egin da, aurkeztutako zuzenketak sartu eta eskaintzen den informazioa osatu da espedienteetan agertzen ez den kasuan, iturri osagarrien bidez; hala nola, Nafarroako Enpresen Direktorioa (DENA) edo Gizarte Segurantzako Afiliazioen Erregistroa.