2020ko maiatzaren 15a

Nafarroako Karlos II.aren bihotza ikertzeko proiektua hasi du Ondare Historikoak

Hil multzoa Uxueko santutegira itzuli dute, Errege Artxiboan Orokorrean 'Migravit' erakusketan erakutsi ondoren
Erradiografia
Erradiografia  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Exekutiboko Ondare Historikoaren Zerbitzuak hainbat esku-hartze egin ditu Nafarroako Karlos II.aren bihotzean, kontserbazio baldintza onenetan objektuak bere lekura itzultzeko, kontserbazio optimoa bermatuko duten egonkortze tratamenduak aplikatzeko, eta ehorzketa multzoaren ikerketa proiektu bati ekiteko datuak lortzeko.

Zehazki, piezen, ehunen, argizarien, polikromien, eta egurraren osagai guztien hondakinen lagin mikroskopikoak hartu dira, baita hondar biologiko, polen, zuntz eta onddoen kolonienak ere, eta bihotzaren beraren laginak, DNA eta antropologiko forentsea aztertzeko.

Maiatzaren 8an, bihotza Uxueko santutegira itzuli zuten, eta bertan kontserbatzen eta zaintzen da monarkak berak horrela izendatuta, "Migravit, printzearen heriotza Erdi Aroan" erakusketan erakusteko mailegu-aldia amaitu ondoren; erakusketa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egin zen.

Osagai eta datu guztiak, material grafikoarekin batera, diziplina desberdinen esku jarri dira, egoerak baimentzen duenean, baltsamatzeko prozesua, zaintza-ontziak egiteko lanak, 1387ko urtarrilaren 18an hobiratu zenetik gaur arte bihotzak jasan dituen esku-hartzeak eta zientziak erregearen bihotzaren inguruan ateratzen eta ematen uzten duen guztia hobeto ezagutzen laguntzeko azterketak egin ahal izateko.

Halaber, proiektuaren helburua da ehorzketa-multzoarentzat Interes Kulturaleko Ondasun aitortzeko espedientea abian jartzea, duen balio historiko-artistikoarengatik eta salbuespeneko izaerarengatik, Nafarroan bertan ez ezik, Espainian eta Europan ere. Gaur egun, gutxi dira hildakoaren gorpuaz aparte lurperatutako errege-organo horien adibideak. Duela gutxi, zenbait aztertu dira; hala nola, Ricardo Corazón de León, Juanena (Bedford-eko dukea) eta Enrique II Albreten hilobiaren inguruko lanak. Azterketa zientifiko honek Nafarroako eta Frantziako dinastiaren ezagutza areagotuko du.

Nafarroako Carlos II.aren erregearen bihotza, Nafarroako ondareko balio handiko hilobi-pieza, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian ikusgai egon da urtarrilaren 27tik COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz alarma-egoera dekretatu bitarte, ‘Migravit, printzearen heriotza’ erakusketaren barnean.

Programaturiko jarduera bat egin ahal izan zen; hau da, Erdi Aroko Historiako katedradunaren, Eloisa Ramirezen, hitzaldia. Berak zehatz-mehatz azaldu zuen ebiszerazioaren tradizioaren jatorria eta horren erabilera Capetotarren dinastiaren propagandako programaren zati bezala. Nafarroako subiranoa leinu horretakoa zen, eta horren aldarrikapena defendatu zuen bizitzan nahiz heriotzan.

Proiektuko parte-hartzaileak

Bihotzaren eta ikerketa-proiektuaren erakusketako prozesu osoan honako hauek bezalako profesional eta erakundeek hartu dute parte: Iruña-Tuterako Artzapezpikutza eta Uxueko parrokia, ehorzketa-multzoa mailegatu dutenak; 'Migravit' proiektuko taldea, Iruñea aukeratu zuena erakusketa egiteko; eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, pieza hau zaintzeko instalazioak jarri dituena.

Horrez gain, baita ere hartu dute parte Alicia Anchok eta Raquel Perezek, beharrezko tratamendu guztiak aplikatuaz; Francisco Etxeberria doktoreak, lagin forentse guztiak hartu zituenak; eta Nasertic laborategiak, analisi genetikoez arduratu zenak.

Halaber, parte-hartzaileen artean aurkitzen dira Nafarroako Unibertsitateko Biologia Departamentua, lagin biologikoak hartu zituena; ‘Medicis’ kabinetea, OTA bat egin zuena; Alex Duró, fotogrametriaz arduratu zena; ‘Muraria’ enpresa, berrikuspen dokumentalaz eta erakusketa-diseinuaren kudeaketaz arduratutakoa; eta Moreno Valles enpresa, pieza eraman zuena.