Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak COVID-19aren krisiak kaltetutako lan eskaintza publikoko deialdi zein kontratazio publikoen zerrenden planifikazio berria iragarri du
2020ko maiatzaren 13a
Nafarroako Gobernuak COVID-19aren krisiak kaltetutako lan eskaintza publikoko deialdi zein kontratazio publikoen zerrenden planifikazio berria iragarri du
Nafarroako atarian argitaratu da aurreikusitako kronograma behin hori Funtzio Publikoko Mahai Orokorra osatzen duten sindikatuei azaldu ostean
Nafarroako Gobernuak gaur, asteazkena, argitaratu du Navarra.es atarian Funtzio Publikoaren zuzendaritza nagusiaren eskumenekoak diren kontratazio-zerrendetan sartzeko eta zerrendak egiteko prozeduren kronograma eta plangintza. Prozedura horien egutegia aldatu egin da COVID-19 osasun krisiak eraginda. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusi Amaia Goñik, aurretik, hartutako erabakien berri eman die sindikatuei, gaur goizean bideokonferentzia bidez egin den Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileran.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).