Descárgate la app
Nafarroak 20 milioi euro inbertituko ditu 2. Banda Zabalaren Planean
2020ko maiatzaren 11a
Nafarroak 20 milioi euro inbertituko ditu 2. Banda Zabalaren Planean
El Gobierno de Navarra invertirá 20 millones de euros en el Plan de Banda Ancha 2. Su implantación se llevará a cabo entre finales de 2020 y 2024. Así lo ha dado a conocer hoy el consejero de Universidad, Innovación y Transformación Digital, Juan Cruz Cigudosa, que ha presentado los objetivos del Plan ante la Comisión Interdepartamental de Lucha contra la Despoblación, un plan que conecta con los fundamentos del recientemente aprobado documento de bases del “Plan Reactivar Navarra – Nafarroa Suspertu 2020-2023”.
Nafarroako Gobernuak 20 milioi euro inbertituko ditu 2. banda zabalaren planean eta 2020 eta 2024 urteen artean ezarriko da. Hala jakinarazi du gaur Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, eta Planaren helburuak aurkeztu dizkio Despopulazioaren aurkako Borrokarako Departamentuarteko Batzordeari. Plan horrek bat egiten du onartu berri den "Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana" ren oinarri-dokumentuarekin.
Adierazi duenaren arabera, hasteko konektibitate-ekintzak egingo dituzte Orreagan eta Erronkaribarren. Lan horiek 4,2 milioi euroko kostua izango dute 2020 eta 2021 urteetarako, eta jada 20 milioiko zenbateko osoan jasota daude.
Kontseilariak esan du zuntza 2021eko bigarren seihilekoan iritsiko litzatekeela Erronkaribarrera; aldi, Orreagako lanak aurtengo urtearen amaiera aldera amaituta egon daitezke, Xacobeo 2021 urtea medio konektibitatea ahalik eta azkarren behar delako. Modu horretan, 2021erako, Nafarroako biztanleriaren %91 inguruk gutxienez 100 megako estaldura izatea espero da.
Banda Zabalaren 2. Planaren helburua da Nafarroako etxe guztietako ateetara konektibitatea eramatea, eta, hori amaitzeko, Gobernua dagokion dokumentazioa lantzen ari da Nafarroako biztanleriaren erakunde guztietako premiak, irtenbide teknologikoaren proposamena, inbertsioaren kostua eta beharrezko denbora jasotzearren.
Modu horretan, Exekutiboa dagoeneko harremanetan jarri da operadore pribatuekin, Foru Komunitateko biztanleriaren erakunde guztien egoera erreala aztertze aldera eta, horrela, 2022 eta 2024 urte artean ezarriko diren jarduerak ere aztertzearren.
Bestalde, Nafarroako Gobernuaren beste 30 egoitza konektatuko dira, 1.035era iritsi arte, eta zuntz optikoa telekomunikazio-zentroetan zabalduko da, Nafarroako lurraldeak 5G ezartzeko prestatzen joateko.
Foru Exekutiboak eten digitala desagerrarazteko egindako apustuaren barnean sartzen da jarduera hau, Nafarroako herritar guztiek Internetera sartzeko aukera-berdintasuna izan dezaten, haien bizitokia kontuan izan gabe, eta, horrela, Nafarroako herriak despopulatzearen aurka borrokatuaz.
Cigudosa kontseilariak adierazitakoaren arabera, “azpiegitura digitalen sarea COVID-19a bezalako egoeren aurrean daukagun ezkutu onenetarikoa da”.
Gobernuak modu horretan indartu du Eraldaketa Digitalaren prozesuan atzean inor ez uzteko konpromisoa, telelana, ekonomia digitala edo 5G sareen bitarteko konektibitatea ahalbideratuaz, besteak beste. Horretarako, lankidetza publiko-pribatua beharrezkoa izango da, sektore pribatuarekiko elkarreragiteak sustatzeko, berrikuntzak ezartzeko, lehiakortasuna gehitzeko, e.a.
Despopulatzearen Departamentuarteko Batzordea
Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak despopulatzea jorratzearen aldeko apustua egin duela “egungo eta etorkizuneko Nafarroarentzako erronka eta aukera bezala”.
2019. urtearen amaiera aldera, Despopulatzearen aurka Borrokatzeko Departamentuarteko Batzordea sortu zen, Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, buru zuelarik, erronka demografiko horri zeharkakotasunetik ekiteko. Horrela, despopulatzearen aurkako borroka Administrazioaren edozein politika edo planean kontuan hartu beharreko printzipio bilakatu zen, betiere arazoari aurre egiteko ikuspegiren batean kokatuta.
Batzordea jada lantzen ari da erronka demografikoaren eta despopulatzearen inguruko jarduera-ardatz estrategiko nagusiak; baita, arintzeko eta prebenitzeko ekimenak eta neurriak koordinatzeko, hitzartzeko eta bultzatzeko lanak ere.