Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak lan presentziala bertan behera utzi du eta telelana ezarri du langile funtzionarioentzako, funtsezko zerbitzu publikoetan lan egiten dutenentzako izan ezik
2020ko martxoaren 30a
Nafarroako Gobernuak lan presentziala bertan behera utzi du eta telelana ezarri du langile funtzionarioentzako, funtsezko zerbitzu publikoetan lan egiten dutenentzako izan ezik
Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren, martxoaren 30eko 54/2020 Foru Aginduaren bitartez, COVID-19aren aurkako borrokaren testuinguruan Estatuak atzo onartutako Errege lege-Dekretuan jasotako pertsonen mugikortasunerako mugen ezaugarriak ezarri dizkie langile publikoei.
Martxoaren 30eko 54/2020 Foru Aginduan, lan presentziala bertan behera uzten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan-zentroetan, funtsezko zerbitzu publikotzat jotzen diren unitateak kenduta: Foruzaingoa, Su-hiltzaileak, Babes Zibila eta Larrialdiak, zerbitzu informatikoak, osasun-langileak, laguntzakoak, eta gizarte-zerbitzuetakoak, zerbitzu horiei eusteko ezinbestekoak diren postuez gain.
Halaber, gutxieneko zerbitzuen barruan sartuko dira Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ERE eta ERTE) izapidetzeko eta baimentzekoak, edozein prestazio edo laguntza mota izapidetzeko eta baimentzeko ardura dutenak, laneko arriskuen prebentzioa, unibertsitatez kanpoko irakaslek edo komunikazio-zerbitzuak, besteak beste.
Foru Aginduaren arabera, jarduera presentziala etenda dagoen kasuetan, zerbitzuak era ez presentzialean eman beharko dira, telelanaren edo urruneko lanaren bitartez, zerbitzu publikoak ematen jarraitu ahal izateko.
Funtsezko zerbitzu publikoetako langileek, zerbitzu presentziala eman behar dutenean, haien osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio eta antolakuntza neurriak hartu beharko dira, lanaren egoerak kontuan hartuta.