2020ko martxoaren 24a

Hezkuntza Departamentuaren komunikatua 2019-2020ko USEren inguruan

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur asteartea, martxoak 24, Hezkuntzako zuzendari nagusiak 2019-20 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazioa egiteko jarraibideak onesten dituen ebazpena argitaratu ostean, Hezkuntza Departamentuak honakoa jakinarazi du:

1.   Aipatutako argitalpena berehala zuzenduko da, 67/2020 Ebazpena Gobernu Zentralak COVID-19 pandemiaren ondoriozko alarma-egoera ezarri baino lehen. Egoera horrek herritarrek etxean egon beharra ekarri du, eta eragozten du probak aurreikusitako datetan egitea, hots, gaur-gaurkoz NAOn ageri direnetan.  
2.    Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa eta autonomia-erkidegoak etengabe ari dira elkarrekin mintzatzen eta negoziatzen; prozesu horren ondorioz, lehenbailehen proposatu eta jakinaraziko dira USEko azterketak egiteko beste data batzuk.
3.    Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak lehenbailehen onetsiko duela bertze Ebazpen bat, 2019-2020 ikasturteko Batxilergoko ebaluazioa egiteko eguneratutako jarraibideak bilduko dituena. Jarraibide horiek laster argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hutsegiteen zuzenketa eginez.