Descárgate la app
Nafarroak bere koordinazio operatiboa indartuko du ALERT proiektuan, Donibane Garazin irekiko den suhiltzaile zentro batekin
2020ko otsailaren 19a
Nafarroak bere koordinazio operatiboa indartuko du ALERT proiektuan, Donibane Garazin irekiko den suhiltzaile zentro batekin
Azpiegitura berriari esker, arrisku naturalak aurreikusteko eta prebenitzeko lankidetza handiagoa izango da, eta mendia erreskatatzeko edo suteak itzaltzeko baterako ekintzak ahalbidetuko ditu.
Instalazio berriaren inaugurazioa Donibane Garazin
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroak bere koordinazio operatiboa indartuko du ALERT proiektuan, Frantziako Donibane Garazi herrian irekiko den suhiltzaile zentro batekin. Azpiegitura berria mugaz gaindiko proiektu honen barruan kokatzen da, eta bere helburuetako bat betetzera dator: arrisku naturalak aurreikustearen eta prebenitzearen arloan Frantzia eta Espainiaren arteko lankidetza handiagoa ahalbidetuko duen zentro bat izatea, mendia erreskatatzeko baterako eragiketak ahalbidetzea, edo mugatik gertu baso-suteak gertatuz gero.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).