Descárgate la app
Sainz de Rozas: “Pederastia elkartzeko eta elkarrekin hausnartzeko espazioetan jorratu behar da”
2020ko otsailaren 10a
Justizia zuzendari nagusiaren ustez, ikastetxe erlijiosoetako pederastiak gizarte osoari eragiten dio
Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusi Rafael Sainz de Rozasek ondorengoa adierazi du astelehen honetan: “zentro erlijiosoetako pederastia kasuetan, gertatutako gertaera zehatzak salatzeaz gain, gertaera horiek ikuspegi sozialetik jorratzearren, elkarrekin hausnartzeko eta biltzeko espazioak bultzatu behar dira”; izan ere, haren ustez, “gizarte osoa aztoratzen du fenomeno horrek”. Horrela adierazi du “Zentro erlijiosoak eta pederastia: Nafarroatik Egia, Justizia eta Erreparazioa lortze aldera” jardunaldiak aurkezteko prentsaurrekoan. Saioak ostiral honetan, otsailak 14, izango dira; NUPek eta Abusuen Biktimen Elkarteak antolatu dituzte, eta Foru Gobernuak ere esku hartu du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)