Descárgate la app
Nafar Lansarek enplegurako prestakuntzako profesionalentzako 15 prestakuntza-ekintzen lehen txanda programatu du
2020ko otsailaren 10a
Nafar Lansarek enplegurako prestakuntzako profesionalentzako 15 prestakuntza-ekintzen lehen txanda programatu du
Nafar Lansarek (NL) 2020ko Irakaskuntza Plana osatzen duen lehen prestakuntza-paketea aurkeztu du astelehen honetan, Foru Komunitatean enplegurako prestakuntza ematen duten 1.820 profesionalak trebatzeko.
Aurten, urteko lehen denboraldirako, 15 prestakuntza-ekintza diseinatu dira. Besteak beste, honako hauek dira: metodologia didaktikoa (programazioa, ebaluazioa, ematea); metodologia arinak edo aktiboak (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, gamifikazioa); teknologia berrika eta irakasteko eta ikasteko modu berriak (Power Bi, on line tutorizazioa, ikastaroak Moodle-n sortzea eta Youtube kanalak sortzea); trebetasun bigunak (DISC metodologia eta adimen emozionala) eta datuen babesa. Gehiena teleprestakuntza modalitatean emango da, prestakuntza helmuga-publikora egokitzearren.
Horrez gain, NEZ-NLk, prestakuntza-proposamen hori osatzeko, jarduera praktikoak egingo ditu eta kontaktuen sarea edo networkinga prestatuko du; baita, metodologia arinen ikastaro berriak ere (egiten ikastea, erronkara bideratzea, portfolioa, e.a.).
“Irasleak funtsezkoak dira enplegu-eskatzaileak laneratzeko eta lanbide-kualifikazioa hobetzeko. Efektu biderkatzailea dute, eta, beraz, NEZ-NLk irudi horren garrantzia eta ospea areagotzen lagundu nahi du, haien gaitasunak hobetuaz”, azpimarratu du NEZ-NLko zuzendari kudeatzailea den Mirian Martonek.
Irakasleen irudia indartze aldera, kudeatzaileak aurreratu du prestakuntza-erakundeentzako diru-laguntzen hurrengo deialdietan etengabeko prestakuntza eta ikasten irakasteko metodologia berrien gaineko trebetasuna kontuan hartuko direla.
Era berean, Martonek gogoratu du NEZ-NLk diru-laguntzen modulu ekonomikoak batez beste %22 igo dituela, hobekuntza horrek prestakuntzaren gastu finkoetan eragina izateko aginduarekin, tartean irakaskuntzan. “Irakasleak eta erakundeak enplegurako prestakuntzak arrakasta izateko bidea zarete”, berretsi du.
Dagokion fitxategian izena emandako irakasleen kopuruak gora egin du; hau da, %35 gehiago dira iazko urtearekin alderatuta. 2019an, NEZ-NLk irakaskuntza-plana sustatu zuen 17 prestakuntza-ekintzarekin eta jardunaldi batekin. Guztira 700 lagunek hartu zuten parte.
Plan honen aurkezpenarekin batera, eraldaketa digitalaren, berrikuntza disruptiboaren eta 4.0 industriaren inguruko sentsibilizazio eta topaketarako jardunaldia antolatu da.
Civicanen egindako jardunaldian, Javier Sirvent izan da, hots, berrikuntzako aholkularia eta 4.0 Industriaren eta gauzen Internetaren (IoT) lehen masterren sortzailea Espainiako negozio-eskola nagusietan. Teknologia emergenteetan barrenako bidaia egiteaz gain, “tsunami digitalaren” aurrean nola bizirik iraun azaldu du. Halaber, harekin batera, Charo Sádaba izan da, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko dekanoa eta irakaslea, eta lana eta prestakuntza-premiak errealitate digital berrira egokitzearen inguruan hitz egin du.