Descárgate la app
Transferentzien Batzordeko ordezkariak izendatu ditu Nafarroako Gobernuak
2020ko urtarrilaren 29a
Transferentzien Batzordeko ordezkariak izendatu ditu Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bidez onetsi du Transferentzien Batzordeko ordezkariak eta erakundeko aholkulariak izendatzea.
Javier Remírez, lehen lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria izango da erakundeko lehendakaria eta beste zortzi kidek osatuko dute: Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria; José María Aierdi, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria; Javier Esparza, “Navarra Sumaren” izenean; Ramón Alzórriz, “Nafarroako Alderdi Sozialistaren” izenean; Uxue Barkos, “Geroa Bairen” izenean; Adolfo Araiz “Nafarroako EH Bilduren izenean”; Mikel Buil, “Podemos-Ahal Duguren” izenean, eta Francisco Javier Jimeno, “Izquierda-Ezkerra” parlamentuko taldearen izenean.
Gainera, Gobernuak erakundea aholkatzeko hamabi kide izendatu ditu; arduradunak zuzendari orokorrak izango dira: Joseba Asian, Lehendakaritza eta Gobernu Irekia; Amparo López, Barnea; Pablo Roncal, Komunikazio eta Erakundeen Harremanak; Óscar Martínez de Bujanda, Foru Ogasuna; Begoña Urrutia, Aurrekontuak, Ondarea eta Ekonomia Politika; Rafael Sáinz, Justizia; Carlos Artundo, Osasuna; Agurtzane Martínez, Berrikuntza; eta Guzmán Garmendia, Eraldaketa Digitala.
Aholkularien taldea honakoekin osatuko da: Francisco José Negro, Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuko zuzendaria ; Miren Maite Domínguez, Hitzarmen Ekonomikoa, Analisi Fiskalak eta Administrazio Zerbitzuko zuzendaria; eta Belén López, Gobernuko Idazkaritza eta Arau Ekintza Zerbitzuko zuzendaria.