Descárgate la app
Hezkuntzak bermatzen du berdintasuneko prestakuntzaren jarraipena Skolae hezkidetza-programaren barruan
2019ko urriaren 28a
Hezkuntzak bermatzen du berdintasuneko prestakuntzaren jarraipena Skolae hezkidetza-programaren barruan
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bermatu du gaur, irakasleek hezkidetzari buruzko prestakuntza jasotzen jarraituko dutela, Skolae programaren bidez. Hala adierazi du Departamentuak D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako NIZE elkarteko zuzendaritza-taldeetako kideekin egindako bilera baten ondoren.
Carlos Gimeno, Hezkuntza kontseilariak, ikastetxe horietako ordezkariei jakinarazi dienez, Skolaeko irakasleen prestakuntza abian da dagoeneko beste urte batez programa hau ematen den ikastetxeetan, zehazki fase praktikoan garatzen diren tutoretza berrien prestakuntzaren bidez. Gimenok gogorarazi duenez, derrigorrezko prestakuntzako orduez gain (12), beste 23ak "berrikuntzako" ordu gisa ziurtatzen dira, irakasleen parte-hartzea sustatzeko.
Hezkuntza Departamentuak NIZEko ordezkaritza bat hartu du departamenduan: Nekane Lasa, Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikokoa; Marga Naranjo, Berriozarko Mendialdea IIkoa; Ane Arribillaga, Iruñeko Mendigoiti ikastetxekoa, eta Ander Clemente, hiriburuko Buztintxuri ikastetxekoa.
NIZEk Hezkuntza Departamentuari eskatu dio Skolae programaren barruan hezkidetzaren arloko irakasle prestakuntza berma dezala etorkizunera begira, eta ikastetxeetako zaintzaileek prestakuntza hori jasotzeko aukera izan dezatela. Era berean, uste du oso positiboa izango litzatekeela berdintasunean oinarritutako prestakuntza ikasleei NUPen Irakasle- ikasketetan ematea.
Era berean, elkarteak bere kezka adierazi du irakasleen bitartekotasun-tasa handiagatik; izan ere, lan-ezegonkortasuna dela eta, departamentuak lan-eskaintza publiko garrantzitsuak sustatzen ditu. NIZEk zentroetako bitarteko langileen ahalegina konpentsatzeko formulak bilatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, oposizioetarako prestatzen ari diren arren, eta konpromiso hori, kasu batzuetan, kaltegarria izan da oposiziogile gisa dituzten interes pertsonaletarako.
NIZErekin egindako bilera Carlos Gimeno kontseilariak erkidegoko hezkuntza-eragile nagusiekin hasitako bilera-sortaren parte da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkarteko (ADIPNA) eta Erriberako Haur eta Lehen Hezkuntzako Zuzendarien Elkarteko eta Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkarteko lan-bileraren jarraipena da.