Descárgate la app
Urte honetan gora egin dute Nafarroan ostatu hartzen duten turisten kopuruak eta beraien batez besteko egonaldiak
2019ko urriaren 9a
Urte honetan gora egin dute Nafarroan ostatu hartzen duten turisten kopuruak eta beraien batez besteko egonaldiak
Nafarroako Turismoaren Behatokiaren datuek erakusten dutenez, 2019ko lehenbiziko zortzi hilabeteetan, Nafarroako turismo ostatu arautuek milioi bat pertsona baino gehiago jaso dituzte, %4,2 gehiago, eta bertan igarotako gau kopuruak %6,2 egin du gora
Milioi bat turista baino gehiagok igaro dute gaua Nafarroan araututako turismo ostatuetan urteko lehenbiziko zortzi hilabeteetan, hau da, iazko epealdi berean baino %4,2 gehiagok. Horrez gain, igarotako gauak %6,2 gehiago izan dira, fakturaturiko 2.300.603 gau, alegia, Estatistika Institutu Nazionalak turismo establezimenduen okupazioari buruz eginiko inkesten datuek erakusten dutenez. Orokorrean, batez besteko egonaldia 2018an baino %2 altuagoa izan da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).