Descárgate la app
Boluntarioentzako seguruei buruzko prestakuntza-jardunaldia ostirala, hilak 25
2019ko urriaren 8a
Boluntarioentzako Aseguruei buruzko prestakuntza-jardunaldia ostiralean, hilak 25
“Nafarroa Orotan Lagun” programaren barne dagoen boluntarioentzako seguruei buruzko prestakuntza-jardunaldia ostiralean, hilaren 25ean, eginen da eta eremu horretan lan egiten duten entitateei zuzenduta dago.
Jardunaldiaren izenburua honako hau da: “Asegura ezazu zure jarduera: boluntarioen aseguruak eta aseguru asoziatiboak. Badakigu zeintzuk diren? Betetzen ditugu?”. Bi saio egingo dira goizez Nafarroa, Orotan Lagun elkartearen egoitzan (Adoain aita, 217. Iruña). Jardunaldira joateko, urriaren 22a arte, egun hori barne, eman behar daiteke izena esteka honetan edo info@navarramasvoluntaria.es posta elektronikora idatzita.
Lehen saioa Rafael Martinicorenak emango du, Nafarroako Aseguru Artekarien Elkargoko Zuzendaritza Batzordeko diruzainak, eta elkarte seguruenen inguruan arituko da. Ondoren, mahai-ingurua izango da, Ana Belén Alberok, Zentroko (Iruñeko Udaleko elkarteentzako espazioa) aholkulari juridikoak, moderatuta, eta, bertan, parte hartuko dute Miriam Arnedok, Artekarien Elkargoko Zuzendaritza Batzordeko kideak, eta Jorge Salak, aseguruen agenteak.
Azaroan erakundeentzako beste prestakuntza bat egitea aurreikusten da, kasu honetan “Ingurumen-boluntariotza inklusiboan” oinarritua.
Boluntarioentzat eskaintza osoa jasotzen duen web gunea
Gogoratu “Nafarroa, Orotan Lagun” web atariak boluntariotzan hasteko aukera eskaintzen duela kezka hori duen edonorentzat, boluntariotzako erakundeen lankidetzari esker. Une honetan, abian dira arlo oso ezberdinetako 89 boluntariotza-eskaera; hala nola, gizarteratzea, ingurumena, desgaitasuna, aisia eta denbora librea, e.a.
Bestalde, Foru Komunitatean boluntariotzaren errealitatea xehetasunez ezagutze aldera, azterketa soziologikoa burutzen ari dira, eta abenduan aurkeztuko dute Boluntarioen Eguna dela-eta. Azterketa horren bitartez, boluntariotzarako datu garrantzitsuak ezagutu ahal izango dira; esate baterako, egungo boluntariotzaren ezaugarriak, erakundeek nahiz boluntarioek dituzten prestakuntza-beharrak edo boluntariotzako modu berriak. Azterketa horri esker, gainera, datozen urteetan izandako bilakaeraren segimendua egin ahal izango da.