2019ko urriaren 4a

Industria eta IKT sektoreko enpresek formazioa hasi dute Nafarroako Datu-Zientzien Laborategian

Ayerdi kontseilariak eta Francisco Javier Arregui, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak Big Data eta irakaskuntza automatikoaren inguruko lehen jardunaldian parte hartu dute gaur
Agintari eta parte hartzaileak datu zientzien lehendabiziko ikastaroan.
Agintari eta parte hartzaileak datu zientzien lehendabiziko ikastaroan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Unibertsitate Publikoan kokatutako Nafarroako Datu-Zientzien Laborategiak gaur hartu ditu Foru Komunitateko Industria eta IKT sektoreko enpresetako lehendabiziko ordezkariak zeinak Big Data eta irakaskuntza automatikoan formakuntza jasoko duten. Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, datu zientzien lehendabiziko ikastaroan izan da gaur.

Nafarroako Datu-Zientzien Laborategiak 4.0 Industria eredurantz abiatuz eraldaketa eta teknologia baliagarriak, hala nola Big Data zein datu-prozesaketa masiboaren erabilera sustatzea du helburu. Laborategiak eskaintzen dituen teknikak ezagutu eta garatzeko helburuz, IKT zein industria sektoreko lantegiek formazio jardunaldiak egin ditzakete bertan.

Lehendabiziko jardunaldi honetan 26 enpresek, IKT sektoreko 13k eta industria sektoreko beste 13 enpresetako ordezkariek ikastaroari hasiera eman diote; bertan, besteak beste, datu-meatzaritza, programazio lengoaia, datuen sailkapena, deep learning (neurona-sare) edo Big Data bezalako gaiak ezagutuko dituzte. Ikastaroa NUPeko Konputazio Zientziak eta Adimen Artizialaren arloko sei adituk eskainiko dute: Humberto Bustince Sola, unibertsitateko katedraduna; Daniel Paternain Dallo, programako arduraduna; eta Aránzazu Jurio Munárriz, José Antonio Sanz Delgado, Mikel Sesma Sara, Mikel Galar Idoate irakasleek. Ikastaroak enpresetako profesionalak datu-meatzaritzan eta makinen adimenean heztea du helburu. 

Ekintza guzti hauek 2020rako Nafarroako Industria Planean barneratzen dira, zehazki 4.0 Industria eta Eraldaketa arloan. Ardatz horretan sentsibilizazio, formazio, aholkularitza, inbertsio proiektuen laguntza, teknologia baliagarriak zein tokiko diagnostikoa egiteko neurriak jaso dira. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak gidatutako proiektua honakoekin batera gauzatzen da elkarlanean: ikusentzunezko zuzendaritza nagusia, NASERTIC, NUP eta Industriaren mahaian dauden enpresa eta profesionalak, guztiak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendaritza nagusiak koordinaturik.