Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Zerbitzu Zuzendaritzako edo asimilatutako lau kargu hautatu ditu
2019ko irailaren 25a
Nafarroako Gobernuak Zerbitzu Zuzendaritzako edo asimilatutako lau kargu hautatu ditu
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, hainbat foru dekreturen bitartez zerbitzu zuzendaritza edo asimilatutako lau kargu hautatu ditu:
-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua:
-Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzua: Yolanda Osés Pérez
-Lurralde Kohesiorako Departamentua:
-Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua: Javier Cía Aldaba
-Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua:
-Antolaketa eta Berrikuntza Zerbitzua: Itziar Berrospe García.
-Kultura eta Kirol Departamentua:
-Garapen Estrategikoko, Azpeigiturako eta NKGIko Baliabideen Kudeaketarako zuzendariordea: José Ramón Santesteban Úriz.
Notario berria Elizondon
Bestalde, Exekutiboak foru dekretu bidez Elizondoko notario izendatu du Alfredo Colmenarejo González.