2019ko irailaren 20a

Belaguako Angel Olorón aterpea birgaitzeko Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioari 240.848 euroko diru-laguntzak eman zaizkio

Lanak mugaz gaindiko POCTEFA-Belarouat proiektuaren barne kokatzen dira

Nafarroako Gobernuak Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioari 240.848 euroko diru-laguntzak eman dizkio, 2019an Belaguako Angel Olorón aterpea birgaitzeko lanetatik eratorritako gastuak finantzatzeko. Europako POCTEFA programaren barne dago Belarouat izeneko proiektu hori eta Kultura eta Kirolaren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zein Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko departamentuek batera finantzatu dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)