2019ko irailaren 4a

Gobernuak Etxebizitzako zuzendari nagusia eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren zuzendari kudeatzailea izendatu ditu

Eneko Larrarte eta María Ángeles Nuin dira hurrenez hurren
Eneko Larrarte Huguet
Eneko Larrarte Huguet  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bidez onartu du Eneko Larrarte Huguet Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatzea (Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua); eta María Ángeles Nuin Villanueva Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (Osasun Departamentua) zuzendari kudeatzaile.

Gainera, Exekutiboak Zerbitzuko Zuzendaritzako edo asimilatutako lau kargu hautatu ditu:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua:

-Nafarroako Suhiltzaileak: Javier Baldanta Petrirena.

Hezkuntza Departamentua:

-Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria: Manuel Martín Iglesias.

Eskubide Sozialetako Departamentua: 

-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziko Ebaluazio eta Zerbitzuko zuzendariordea: Olga Sala López.

-Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren zerbitzua: Inés Jiménez Muro.