Descárgate la app
2019-2020 ikasturtea aste honetan hasiko da Nafarroan 3 urteko 5.850 ikasle berrirekin
2019ko irailaren 4a
2019-2020 ikasturtea aste honetan hasiko da Nafarroan 3 urteko 5.850 ikasle berrirekin
Aste honetan hasiko da Nafarroan 2019-2020 ikasturtea, 3 urteko 5.850 ikasle berrirekin. Guztira, 95.690 ikaslek hasiko dituzte eskolak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan, eta horien % 64,2k sare publikoan ikasiko du. Gainera, Hezkuntza Departamentuan berariazko zuzendaritza nagusia duen Lanbide Heziketak 11.716 matrikula jaso ditu.
Aste honetan hasiko da Nafarroan 2019-2020 ikasturtea, 3 urteko 5.850 ikasle berrirekin. Guztira, 95.690 ikaslek hasiko dituzte eskolak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan, eta horien % 64,2k sare publikoan ikasiko du. Gainera, Hezkuntza Departamentuan berariazko zuzendaritza nagusia duen Lanbide Heziketak 11.716 matrikula jaso ditu.
Nafar hezkuntza-sistemako Haur Hezkuntzako lehen mailaren hasieran, begi-bistakoa da adin horretako ikasleen kopuruan iazko datuekin alderatuta izandako beherakada, izan ere, aurreko urtean, 6.321 ikasle berrik hasi zuten Haur Hezkuntzako lehen maila. Jaitsiera honek oso-osorik berresten du azken bost urteotan adin horretako ikasleen kopuruan sumatzen den beheranzko joera etengabea.
Ikasle berrien artean, 3.619 neska-mutilek sare publikoan ikasiko dute eta 2.231 ikaslek sare hitzartuan. 4.089 ikasle A eta G hizkuntza-ereduetan daude eta 1.761 ikasle B eta D ereduetan.
2019-2020 ikasturtea aste honetan hasiko da Nafarroan, ostiralean oro har, irailak 6, eta guztira 95.690 ikasle izanen dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan. Horietarik, 60.978 neska-mutilek ikastetxe publikoetan ikasiko dute eta 34.712 ikaslek ikastetxe hitzartuetan. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleen % 64,2 sare publikoan matrikulatuta dago, 2018/2019 ikasturtean baino % 62,9 matrikula gehiago bilduz, eta ikasleen % 35,8 ikastetxe hitzartuetan matrikulatu da, iaz baino % 37,1 matrikula gutxiagorekin.
2019/2020 ikasturtean, 18.510 ikasle izanen dira Haur Hezkuntzan (11.790 ikasle ikastetxe publikoetan eta 6.720 ikasle ikastetxe hitzartuetan). Lehen Hezkuntzan 41.616 ikasle matrikulatuta daude; horietarik, 27.421 neska-mutil ikastetxe publikoetan eta 14.205 ikasle ikastetxe hitzartuetan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 27.082 ikasle daude (16.437 ikasle ikastetxe publikoetan eta 10.645 ikasle ikastetxe hitzartuetan) eta Batxilergoan 8.482 matrikula bildu dira guztira (5.340, ikastetxe publikoetan eta 3.142, hitzartuetan).
Hizkuntza ereduen arabera, A eta G ereduek 70.518 matrikula bildu dituzte guztira (72.451 matrikula, iazko ikasturtean), eta B eta D ereduek 25.172 matrikula (26.134 matrikula, 2018/2019 ikasturtean).
Nafar hezkuntza sistemako 33.246 ikaslek parte hartuko dute ingelesa ikasteko programan (PAI), eta horietarik, 31.246 neska-mutil bi sareetako A eta G ereduetan matrikulatuta daude, eta gainerako 2.149 ikasleak B eta D ereduetan.
Aurten eskolara hasiko diren 3 urteko haurren artean 2.299 ikaslek ingelesa ikasteko PAI programarekin egingo dute. Horietatik, 1.917k A eta G hizkuntz ereduetan eta 223 B eta D ereduetan. Horiei G British ereduko 159 matrikula gehitu behar zaizkie. Guztira Haur Hezkuntzako lehendabiziko mailan PAI ereduan izango diren 3 urteko haurrak 2.999 izanen dira.
Lanbide Heziketa
2019/2020 ikasturtean, ikasleen kopurua gehitu da Lanbide Heziketan eta Arte Plastikoetako zein Kirol Irakaskuntzetako ikasketa profesionaletan, ikastetxe publikoetan eta hitzartuetan.
LHan, 11.716 matrikulatako guztizko aurreikuspena egin da; horietarik, 9.172 matrikula ikastetxe publikoetan eta 2.544, hitzartuetan.
Ildo horretan, 1.182 ikaslek Oinarrizko LHko eskolak ikasiko dituzte; 229 ikaslek LH Bereziko zikloak; 4.234 ikaslek LHko Gradu Ertaineko zikloak (3.293, ikastetxe publikoetan eta 941, hitzartuetan) eta 4.123 ikaslek Goi Mailako Graduko zikloak (3.225, ikastetxe publikoetan eta 898, hitzartuetan). Hauei beste 1.095 matrikula gehitu behar zaizkie LHko Goi Mailako Graduko online zikloetan. 160 ikaslek Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Graduko zikloak eginen dituzte, eta 62 ikaslek, Kirol Irakaskuntzetako Gradu Ertaineko zikloak.
Lanbide Heziketan matrikulaturiko emakumeen portzentajea oro har % 37,2koa da gradu guztietan: % 14koa Kirol Irakaskuntzetan, % 63koa Arte Plastikoetan eta Diseinuan, % 44,5ekoa LH Berezian, % 36,6koa LHko Gradu Ertaineko zikloetan eta % 40,5ekoa Goi Mailako Graduetan.
Departamentuak Lanbide Heziketa zuzendaritza nagusi berriaren kategoriara jaso du. Legealdi honetarako finkatuak dituen helburuen artean, honako hauek nabarmen daitezke: Nafarroan LH Duala garatu eta hedatzeko programa abian jartzea, berariazko tutoreen prestakuntza barne hartuz; ikasketen modernizazio teknologiko eta metodologikoa; horien nazioartekotzea, ekoizpen sektorean gehien erabiltzen diren komunikazio hizkuntzen ezagutza sustatuz, eta ikastetxe integratuen erregelamendu organiko berria onartzea, ikastetxe bakoitzaren helburuak ezartzen lagunduko duen araugintza arloko sostengua errazteko.
Gainera, estatu mailako erreferentziazko zentroak sustatuko dira (egun, Energia Berriztagarrien eta Osasunaren arlokoak), eta plangintzan, ahalegin berezia eginen da LHko eskaintza eremu geografikoen arabera antolatzeko, landa eremuetan eta herri txikietan dauden ikastetxeei arreta berezia emanez eta Erriberan espezializazio berriak tarteko dituzten Gradu Ertaineko zikloak bultzatuz. Horrekin batera, Oronoz-Mugairin LHko ikastetxe berri bat eraikitzeko konpromisoa nabarmendu behar da, Nafarroaren iparraldeko eskaintza hobetzeko.
Irakasleak
Nafarroako hezkuntza sistemako ikasleak 9.000 profesional inguruk artatuko dituzte ikasturte honetan, eta horietarik 5.513 irakaskuntzako funtzionarioak dira, behin-betiko lanpostua zein behin-behinekoa duten funtzionarioak, praktiketak daudenak eta erlijioa emateko lan-kontratu mugagabea dutenak barne harturik. Hauei gehitu behar zaie funtzionarioek estali gabeko eta aldi bateko langileekin bete beharreko lanpostuetarako 3.334 pertsona baliokideren kontratazioa.
Kontratazio-bolumen honek 781 pertsonaren gehikuntza ekarriko du aurreko ikasturtearekin alderatuta; horietarik, 749 pertsona irakasleak dira eta 32 pertsona ikastetxeetako langileak. Horrek hezkuntzaren kalitatea nabarmen hobetzen lagunduko du, Legealdirako Programa-Akordioan ezarritakoaren arabera, eta 2018ko abuztuan sektoreko sindikatuekin sinatu zen Hezkuntza Itunaren alderdi garrantzitsuak garatuko ditu.
Kontratazioan izandako igoera, lehenik eta behin, hazkunde begetatiboaren ondorioa da. 2019/2020 ikasturterako izen-emateak jaso ondoren, ohiko ikastetxeetako igoera garbia 26 ikasle-taldetakoa izanen da, eta honi gehitu behar zaizkio LOMCEk edozein mailatan errepikatzeko ezarri duen aukeraren ondoriozko bikoizketak. Horren kariaz, beste 119 irakasle beharko dira.
Halaber, ikasturte honetan Bigarren Hezkuntzako langileei ezarriko zaion irakaskuntza zuzeneko ordutegiaren murrizketari aurre egiteko, beste 413 irakasle inguru beharko dira.
LHko Plan Estrategiko berriaren barnean, Lanbide Heziketako eskaintza berriak 2. mailan kontsolidatuko ditu iazko ikasturtean sortutako 1. mailako 13 talde berriak. Honetarako, beste 40 irakasle beharko dira. 14 irakasle oposizio bidezko aparteko baliabideen bitartez kontratatuko dira, Pedagogia Terapeutikoko profila tarteko, eta beste 44 irakasle, Entzumena eta Hizkuntzako profila tarteko dituzten oposizio bidezko aparteko baliabideen bitartez.
Hezkuntza Teknologien Koordinatzailearen eginkizuna berreskuratu izanak (bi ordu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bakoitzeko) beste 17 irakasleren kontratazioa ekarriko du.
Kontratazio-espedientean sartu da 2018ko abuztuan sinaturiko Hezkuntza Itunean jasotako 55 urtetik goitiko irakasleendako ordutegi murrizketa. Itun horretan zehaztutakoaren arabera, irakaskuntza zuzenaren ordez, ordainsaririk gabeko lan pertsonala egin behar dute. Irakasleek ikastetxeetan jarraituko lukete ordutegi osoan. Proposamenak sei saioko murrizketa aurreikusten zuen 58 urtetik goitikoendako, Bigarren Hezkuntzan zein Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta 2019/2020 ikasturte honetan hasita. Honek beste 84 irakasle inguru kontratatzea ekarriko du.
Aurtengo ikasturtetik aurrera, landa eremuetako eskoletan sartzeko ratioak aldatu eta beste hiru irakasle kontratatuko dira.
Irakasleen ibiltaritza irakaskuntza zuzen eta presentzialeko ordutegiaren barnean dagoela dioen Hezkuntza Ituneko kontzeptuaren aplikazioaren ondorioz, HLHko 14 irakasle kontratatu beharko dira Lehen Mailako Hezkuntzarako.
Ikastetxeetako laguntzarako langileei, zaintzaileei, musikari laguntzaileei, zeinu-hizkuntzako interpreteei eta fisioterapeutei dagokienez, aurreikusitako hornidurak aintzat hartu du orain arte hezkuntza sisteman sartuta dauden ikasleei eman beharreko arreta, eta zaindarien beste 1.000 ordu sartu dira hezkuntza arloko behar bereziak dituzten ikasle berriak artatzeko nahiz eskolaratzeko erabakiaren zain dauden ikasle berriak sartzean ikasturte hasieran sor daitezkeen behar berriak estaltzeko, izan ere, Akordio Programatikoan ezarritako inklusio printzipioari jarraiki, profesionalek emandako arreta egokia eskaini behar zaie, eta horretarako, 3 fisioterapeuta gehiago, beste terapeuta okupazional bat eta zeinu-hizkuntzako interpreteen beste 27 ordu ere sartuko dira. Horrek guztiak 32 laguntza-profesionalen kontratazioa ekarriko du.
Azpiegitura berriak
Ikasturtea, berehala edo aste gutxiren buruan inauguratuko diren hezkuntza-azpiegitura berriekin abiatuko da; hala nola, Sarrigurengo Institutu berria, 5,4 milioi euroko inbertsioari esker lehendabiziko faseko lanak bukatuak dituena. Ikastetxe berriak erantzuna eman nahi die Sarrigurenen zein Eguesibarren dagoen hezkuntza eskaerari. Lehendabiziko fase honetan, DBHko eta Batxilergoko ikasleen beharrak artatuko ditu, 6 ildotarako gaitasunarekin. Ikastetxeak irakaskuntza jarduera garatzeko behar diren instalazioak ditu: liburutegia, berariazko gelak (musika, informatika, plastika, laborategia, etab.), kirol instalazioak (gimnasioa, aldagelak), irakasleendako eremuak eta eremu orokorrak (biltegiak, bilegoak, garbiketa gelak, etab.).
Irailaren 9an Arbizuko ikastetxe berriaren zati bat irekiko da, eta urrian Erronkariko IP berria. Erriberrin, ikastetxe publikoa handitzeko lanen bukaera azarorako aurreikusita dago, urtarrilean abian jartzeko xedez. Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Bereziko ikastetxeko lanak ere irailean bukatuko dira.
Proiektu hauei gaineratu behar zaizkie Iturengo ikastetxe publikoko obren adjudikazio berria, el avance de las obras del CP de Abartzuzako IPko obren aitzinamendua, abenduak bukatu eta 2020ko urtarrilean irekitzeko xedez, eta Mutiloako IPko zein Ribaforadako DBHIko obren hasiera, irail honetan bertan.
Horiez gain, foru Parlamentuak onarturiko Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen ondoriozko beste sei proiektu gauzatuko dira: jolastokien gaineko estalkiak Iruñeko Hegoalde eta Tuterako Elvira España ikastetxe publikoetan; inguratzaile termikoen hobekuntza Beriaingo IPan eta Lizarrako Remontival ikastetxean; Castejoneko 2 de Mayo IPa handitzeko lanak eta Tuterako Valle del Ebro BHIko kiroldegiko estalkiaren erreforma.