2019ko abuztuaren 2a

Maisu maistren kidegoan sartzeko oposaketak amaitu dira

Guztira 643 plazetatik ia %80a bete da

Gaur argitaratu da maisu eta maistren kidegoan sartzeko hautaketa prozesua gainditu eta plaza lortu dutenen pertsonen adierazpena jasotzen duen ebazpena. Argitaralpen honekin amaitutaz eman da epai-mahaien aukeraketa prozesua. Oraindik ere plaza lortu dutenek datorren ikasturtean dagokien praktiken fasea gainditu beharko dute, behin praktiketako funtzionari langile izendapena jasotzen dutenean.  

Gaurko ebazpenaren argitalpenak 5 egun balioduneko epe bat irekitzen du plaza lortu duten onartutako pertsonek Delitu Sexualeko Ziurtagiri Negatiboa aurkez dezatela departamentuan. Modu berean, epe honetan espezialitate eta hizkuntza bat aukeratu behar izango dituzte, bat baino gehiagotan onartutak izan badira. Gainera, beste Autonomia-Erkidego batean beste plaza bat lortu dutenek administrazioetako bat aukeratu beharko dute ere.

Prozesu honetan 6.000 izangaiek baino gehiagok parte-hartu dute, horietako askok espezialitate edo hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartu dutenak, beraz 8.000 azterketa ezberdin baino gehiago egin behar izan dira. Deitutako plazen estalduraren %50a gainditu ez den bi espezialitatetan izan ezik, ia guztietan estalduraren %100etara heldu da eta askotan plazarik gabe onartutako pertsonetako zerrenda sortu da. Guztira, deialdian emandako plazen ia %80a bete dira. Datu zehatzak hurrengo taulan aurki daitezke:

 

ESPEZIALITATEA IZANGAIAK GUZTIRA EZ AURKEZTUAK AURKEZTUAK PLAZA EZ PLAZA BAI PLAZAK GUZTIRA %ESTALDURA

Entzumena eta hizkuntza-Gaztelania

178 19 159 146 13 52 %25,00
Entzumena eta hizkuntza -Euskera 48 4 44 37 7 20 %35,00
Gorputz hezkuntza-Gaztelania 398 22 376 323 53 59 %89,83
Gorputz hezkuntza-Euskera 179 16 163 142 21 21 %100,00
Haur hezkuntza-Gaztelania 1287 149 1138 1097 41 41 %100,00
Haur hezkuntza-Euskera 773 56 717 670 47 47 %100,00
Lehen hezkuntza-Gaztelania 2139 368 1771 1693 78 78 %100,00
Lehen hezkuntza-Euskera 1100 126 974 899 75 75 %100,00
Atzerriko hizkuntza: Ingelesa- Gaztelania 510 76 434 416 18 18 %100,00
Atzerriko hizkuntza: Ingelesa-Euskera 231 19 212 194 18 18 %100,00
Musika-Gaztelania 157 13 144 118 26 26 %100,00
Musika-Euskera 59 4 55 43 12 12 %100,00
Pedagogía terapeutikoa-Gaztelania 593 59 534 486 48 88 %54,55
Pedagogía terapeutikoa-Euskera 179 21 158 128 30 30 %100,00
Euskera (Nafarroa)-Euskera 254 29 225 205 20 58 %34,48
Izangaiak guztira 8085 981 7104 6597 507 643 %78,85


Kontserbatoriorako eta ILZ zentroetarako plazak argitaratu dira ere

Musika eta Arte Eszenikoetako Kidegora sartzeko hautatze-prozesuari dagokionez, gaur argitaratu dira ere onartutako pertsonetako zerrenda eta praktiketako funtzionario gisa dagozkien izendapenak.

Deialdi honetan, azken 30 urtetan ezaugarri hauetako lehena, deitutako 22 plazetatik 10 plaza bete dira. Praktikak 2019-20 ikasturtean zehar garatuko dira ere.

Irakasleei Laguntzeko Zentroetarako (ILZ) Merituen Lehiaketaren Deialdiaren kasuan, atzo Hezkuntza Departamentuak deialdiaren emaitza eta onartutako 9 pertsonen Zerbitzu Eginkizunan gisa izendapena argitaratu zituen. Honela, plaza bat bakarrik bete gabe geratu da.

Dagokion Zerbitzu Eginkizuna lortu dutenak ILZ zentroetako bere lanpostu berrietan hasiko dira datorren irailaren 1ean.