Descárgate la app
Reina Sofía Ospitalea, aldaka hausturen arretan kalitatezko ziurtagiria lortu duen Espainiako lehendabiziko zentroa
2019ko abuztuaren 2a
Reina Sofía Ospitalea, aldaka hausturen arretan kalitatezko ziurtagiria lortu duen Espainiako lehendabiziko zentroa
Tuterako Reina Sofía Ospitalea kalitatezko 2015eko ISO 9001 arauaren ziurtagiria lortzen duen Espainiako lehendabiziko zentroa da. 2017an sistema berria ezarri zenetik, Reina Sofía Ospitalera aldaka hautsita heltzen diren %89ri ebakuntza 48 ordu igaro aurretik egiten zaie. Ebakuntzaren berehalakotasunaren ondorioz sortu daitezkeen zailtasunak gutxitu dira, eta hala, gaixoak egonaldi laburragoak egiten dituzte erietxean.
RSOko Ortogeriatriako Unitate Klinikoa kudeaketa klinikoko antolamendu-eredua da, 65 urtetik aurrera hezur eta muskuluen sisteman eragina duten patologia ezberdinek kaltetuak izan daitezkeen gaixoen erreparazio kirurgikora, errehabilitazio integralera, jorratze sozialera eta zaintzetara bideratzen dena. 2017an abian jarri eta urte batera, UCOGek biziraupen-tasa %82,93an kokatu zuen; hau da, abian jarri aurreko kopuruak baino %10,5 gehiago.
Sistemaren arreta-gunea gaixoa da, eta haren ebaluazio oso bat egiten da, ospitaleko alta lortutakoan eta prozesutik urte batera duen esperientzia baloratzearekin batera, “Net Promoter Score” (NPS) ereduaren bitartez.
Hobekuntza-irizpideak
2015eko ISO 9001 arauaren bitartez ziurtatzen den berrikuntzarekin aldaketa oso esanguratsuak egin dira prozesuan laguntza jorratzeko moduan. Hasteko, Goi espezializazioko Unitatea sortu da, gaixoarengan lan koordinatua eta diziplina anitzekoa egitearekin batera, eta arreta-ziklo osoa kontuan hartzen da: istripu-lekuan gaixoa mugitzea, larrialdiko arreta, patologia gertatu eta 48 orduren barruan ebakuntza kirurgikoa egitea eta gaixoak urtebeteko denboraldian funtzionaltasunak berreskuratzea eta profesional sozio-sanitarioek faktore sozialen segimendua egitea.
Bestalde, baita ere horren barruan sartzen dira 30 espezialista kliniko, sozial eta kudeaketa-arloko baino gehiagok osatutako diziplina anitzeko taldearen funtzioak eta erantzukizunak; beraz, gaixoa oso-osorik lantzea ziurtatzen da, RSOko antolamendu-egituraren zeharkako egitura funtzionalaren barruan, laguntzaren segimendua izateko irizpideekin balio erantsi gisa.
RSOko Ortogeriatriako Unitate Funtzionalak garatutako arreta-prozesuan aintzat hartu dira Europako hirugarren Osasun Programan, "Hazkunderako Osasuna 2014-2020" izenekoan, aipatzen diren balioak eta zutabeak: zutabe ekonomikoa (iraunkortasuna bermatzeko kudeaketa-eredu berriak garatuta) eta zutabe sozio-sanitarioa (berdintasuna, kohesioa eta lankidetza bultzatuta Europar Batasuneko herrialdeen artean nahiz Estatu kide bakoitzaren barnean).
Ospitaleratze laburragoak
Ezarritako lehen urtean, ospitaleko batez besteko egonaldia 10,6 egunetakoa izatetik 6,9 egunekoa izatera igaro zen, eta hausturaren ondorioz ebakuntzarako batez besteko itxaron denbora 3,5 egunetatik 1,1 egunetara. Horrez gain, alta ematean gaixo horien %64aren helbide nagusia etxea izan zen, estatu-mailako %36,9aren aurrean. Laguntzen hobekuntzei baliabideen kudeaketa hobea eta optimizazioa gehitu zitzaien, tratatutako hausturen bidezko kostuak %30 murriztuaz.
Adinekoen aldaka-hausturak patologia akutuak izaten dira, gaixoen kopuru handiak jasaten dituenak, normalean beste patologia askorekin lotuta. Eragin handia dute goranzko joera duen biztanleriaren sektore batean, eta hainbat espezialitatek esku hartu behar izateaz gain, ospitaleko eta komunitateko baliabide ugari erabili behar izaten dira. Tratamenduak ere luzeak izaten dira, eta inpaktu oso esanguratsua dute hilkortasunean, erikortasunean eta gaixoen eta familien bizi-kalitatean.
Era horretako hausturak erronka asistentzial bilakatzen dira, zerbitzuen edukiaren %20 eta 23 artean okupatzen baitute, eta gehitzen doan koadroa osatzen dute, biztanleriaren zahartzea dela-eta.