2019ko uztailaren 31a

5,4 miloi euro 2020an informatika sistemen bigarren mailako laguntza teknikoa kontratatzeko

Foru Administrazioaren sistema ezberdinen oinarrizko azpiegitura bermatuko da

Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onartu du zeinaren bidez Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusiari 2020an Gobernuko informatika sistemen bigarren mailako laguntza teknikoko kontratua sinatzeko, 5.413.000 euroko (BEZ-a barne) aurrekontuarekin.

Zehazki, 4.443.988 milioi euro bigarren mailako laguntzarako izango dira, hain zuzen ere, eragiketa, euskarri eta Gobernuaren telekomunikazio eta teknologia azpiegituren sistemetarako, zein informazio sistema berriak ezartzeko; eta beste 969.052 euro informazio sistemen proiektu kudeaketarako.

Bigarren mailako laguntza teknikoko zerbitzuak Foru Administrazioko informazio sistemen egokitasuna bermatzeko beharrezko lanak egitea du helburu, hala erabiltzaileen intzidentziak konpondu zein zerbitzuko eskaerei erantzuna emanez; Departamentuek informazio sistema berriak ezarri edo daudenak hobetzeko dituzten eskaerei aurre eginez; eta Gobernuko IKT azpiegiturak garatzeko lanak eta proiektuak gauzatuz.

Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Orokorrak eman beharreko zerbitzu guztiei aurre egiteko beharrezko giza baliabideak ez dituenez beharrezkoa suertatzen da laguntza teknikoa emanen duen enpresa kontratatzea; izan ere, bigarren mailako zerbitzuak oinarrizkoak dira Administrazioarentzako.

Foru Administrazioaren informatika azpiegiturak datu-tratamenduko bi zentro ditu eta hainbat gela tekniko honakoei zerbitzua emateko: 12.000 lanpostu, 2.000 terminal arin, 2.000 zerbitzari, ehunka informatika programa eta barneko garapenerako beste hainbat.

Guzti horrek kudeaketa, eragiketa, monitorizazio, eguneratze eta mantenurako hainbat ekintza eragiten ditu. Lan horiek aurrera eramateko beharrezkoa da perfil ezberdineko teknikari adituak izatea eta kopuru egokian Administrazio berak dituen beharrizanei egoki erantzun ahal izateko.

Kontratua urtero berritu daiteke 2024ko abendura arte, 22.367.769 euroko balioarekin, BEZ-a kenduta.