Descárgate la app
Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoa sortzeko prozesua hasi da
2019ko uztailaren 17a
Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoa sortzeko prozesua hasi da
Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onetsi du antolaketa orokorreko mankomunitatea, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoa, sortzeko. Honek, egun dagoen Partzuergoa ordezkatuko du, ekainaren 18ko 14/2018 Hondakinen eta haien fiskalitatearen Foru Legeak zehazten duenari jarraituz.
Erakundea Foru Komunitateko Administrazioak eta tokiko entitateek osatuko dute tokiko eskumena duten zerbitzuak koordinatzeko.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia izango da Erakundean parte hartuko duten tokiko entitateei akordio honen berri temango diena. Horren berri jasotzen dutenetik, bi hilabeteko epean, egoki ikusten dituzten emendakinak zein behaketak egiteko tartea izango dute eta estatutuen idazketa prozesurako ordezkaria izendatu beharko dute.