Descárgate la app
Osasun Departamentuak odol-ematea sustatzeko 388.200 euro bideratuko ditu
2019ko ekainaren 18a
Osasun Departamentuak odol-ematea sustatzeko 388.200 euro bideratuko ditu
Nafarroako Odol Emaileen Elkartearekin (ADONA) sinatutako hitzarmenari esker, aurten hezkuntza eta informazio-jarduerak egin ahalko dira
Ezker eskuin: José Antonio Echávarri Pinillos (ADONAko diruzaina); Luis Gabilondo (Osasun departamentuko zuzendari nagusia) eta Javier García Álvarez, (ADONAko presidentea) hitzarmenaren sinaduran.
Osasun Departamentuak Nafarroako Odol Emaileen Elkarteari (ADONA) 388.200 euroko diru-laguntzak emanen dizkio, aurten herritarren artean odol-ematearen sustapena finantzatzeko. ADONAk dibulgazio eta prestakuntza jarduerak abian jarriko ditu, Nafarroako osasun etxe zein osasun zerbitzuetan odol-emateen bidez, beharrezkoak diren produktu hemoterapikoak lortzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)