Descárgate la app
Bi plaza sortu dira Suhiltzaileen Zerbitzuan eta bat Estatistikako Institutuan
2019ko ekainaren 18a
Bi plaza sortu dira Suhiltzaileen Zerbitzuan eta bat Estatistikako Institutuan
Gainera, hiru amortizatu dira
Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onartu du zeinaren bidez Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia Departamentuaren Nafarroako Suhiltzaileen zerbitzuan bi plaza sortu diren; eta Ogasuna eta Finantza Politika Departamentuaren Nafarroako Estatistika Institutuan bat.
Zehazki, Suhiltzaileen Zerbitzuan honako plazak sortu dira: ofizial bat (A mailakoa) eta sarjentua (B mailakoa); bestalde, Estatistikan Gradu Erdiko teknikariaren (B mailako) plaza bat.
Hiru plazen amortizazioari dagokionean, Nafarroako Estatistika Institutuan Administrari Laguntzaileen plaza bat (D mailakoa); eta bi ofizialorde (B mailakoak) suhiltzaileen artean.