2019ko ekainaren 12a

Nafarroako Gobernuak Medikuntzako ikasketak baimendu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Aurreinskripzioa epe arruntaren barne egin ahal izango da datozen egunotan
Medikuntzako ikasketak baimendu dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan .   Irudi galeria

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran onetsi du, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Medikuntzako Graduko titulu ofiziala lortzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena. Aurreinzkripzioa ekainaren 14 eta 21 bitarte egin daiteke, aurrematrikulazioaren epe arruntaren barne.

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran onetsi du, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Medikuntzako Graduko titulu ofiziala lortzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena. Aurreinzkripzioa ekainaren 14 eta 21 bitarte egin daiteke, aurrematrikulazioaren epe arruntaren barne.

Gaur lortutako akordioarekin osasun-sektorearen kidekoak diren titulazioak NUPen ezarrita geratuko dira: graduak Bioteknologian, Ingeniaritza Biomedikoan, Psikologian, Zientzietan eta Datuen Zientzietan; era berean, NUPen lehendik egiten zen graduen eskaintza (Erizaintza eta Fisioterapia) indartuko da maila ezberdinetan, baliabideak eta irakasleak barne, instalazioen erabilera optimizatzearekin batera. Modu horretan, NUPen eskaintzen den Medikuntzako Graduak, gainera, osasun-ikerketaren ekosistema bultzatuko du IdiSNAren (Nafarroako Osasun Ikerketaren Institutua) eta NavarraBiomeden esparruan, ezagutza sortuaz eta jarduera klinikoa irakaskuntzarekin eta ikerketarekin uztartzen duten profesionalen karrera akademikoa eta ikertzailea inplikatuaz eta bultzatuaz; horretarako, jada lanean ari gara.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako Gradua, Osasun-arloan, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarako (S3) egiturazko gakoetariko bat da eta Gobernuak eta Unibertsitateak Nafarroa osasuntsuagoa eta lehiakorragoa izatearen alde elkarrekin egindako apustu erabakigarriarekiko bultzada argia.

Medikuntza ikasketak Unibertsitate Publikoan egin nahi dituzten ikasleek aurreinskripzioa egin ahal izango dute bi egun barru hasiko den ohiko epean. Lehen bi mailak egungo Osasun Zientzien Fakultatean hasiko dira; Fakultateari eraikin modular gehigarria gehituko zaio, jada 332.000 €-ren truke lizitatua.

NUPek eta Osasun eta Hezkuntza Departamentuek lanean jarraitzen dute aldi berean, Gradua hartuko duen eraikuntza berriko eraikinak izan beharreko ezaugarriak definituko dituzten premiak zehatz-mehatz aztertzeko.

Eraikin berria

Medikuntza eta Psikologia graduak hartuko dituen eraikin berriaren gauzatze-proiektua lizitatzeko premien programa amaitzen ari da Hezkuntza Departamentua. Eraikin berriarekin Nafarroako Ospitale Gunean egungo Erizaintzako eraikina handituko da; hau da, 8.000 m2 gehituko zaizkio sestra gainean, ospitale-gunean egungo unibertsitate-azalerari. Lizitazioa datozen hilabeteetan argitaratuko da Nafarroako Kontratazio Atarian nahiz Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean.

Proiektua burutzeko, ospitale-guneko partzelan hirigintza-aldaketa egin behar izan da. Era horretan, apirilaren 17a, Hezkuntza Departamentuak Irunlarreako Ospitale Eremuko Plan Bereziaren aldaketaren behin betiko onespena iragarri zuen, arazo urbanistikoetatik libre uzten duena Medikuntzako etorkizuneko graduaren eraikina eraikitzearren.

Erakunde arteko lankidetza

Unibertsitatean edozein titulazio ofizial ezartzea autonomia propiotik sortzen da. Beste titulazioetan ez bezala, Medikuntzak, beste baliabideen artean, kalitatezko giza baliabideak eta baliabide materialak behar ditu Osasun Sisteman bertan praktikak egiteko, Graduan osasun-langileak sartzeko edo espazioetarako eta ekipamendurako baliabide ekonomiko eta material oso zehatzak jartzeko. Hori dela-eta, Gobernuko Departamentu inplikatuek, batik bat Osasunak eta Hezkuntzak, Unibertsitatearekin koordinazio-lana egin dute maila oso ezberdinetan (Kudeatzailetza, Irakaskuntza eta Ikerketako Errektoreordetza, Osasun Zientzietako Fakultateko Dekanotza, Obra Zerbitzua, irakasle espezifikoak, e.a.), Graduaren ezarpenean bideragarritasuna eta kalitatea bermatzeko. Denen onerako baterako konpromiso hori gabe, ezinezkoa izango zen tamaina honetako proiektua aurrera ateratzea.

Behin Nafarroako Gobernuak baimena emanda, Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak Espainiako Gobernuan aurkeztuko dute baimendutako tituluari izaera ofiziala emateko eta Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan (UZTE) inskribatzeko proposamena.