2019ko ekainaren 5a

Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk

NUPeko errektore berriaren izendapena; herri lurretako desafektazioak eta 2019ko Estatistitako Urteko Planaren aldaketak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatu da Ramón Gonzalo García

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onetsi du zeinaren bidez Ramón Gonzalo Garcia Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatu den eta hortaz, erakundeko Gizarte Kontseiluko ordezkari izanen den, ekainaren 14tik aurrera.

Instituzio akademikoak errektoretzako hauteskundeak burutu zituen pasaden maiatzaren 9an eta Ramón Gonzaloren haugaitzak eskuratu zuen bozken gehiengoa, Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeak maiatzaren 15ean baieztatu zuen moduan.

Tuterako Montes del Cierzoko ur biltegia handitzeko eta Altsasun garbigunea ezartzeko desafektazioak

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi akordio onartu ditu Tuterako eta Altsasuko udaletxeen herri lurretan desafektazioak egiteko, 20 urteko epearekin eta bost urtetako luzapena bi aldiz egiteko aukerarekin.

Lehendabiziko kasuan, Exekutiboak Tuterako Corraliza Santico eremuako 25 poligonoko 170 eta 171 partzeletan 2.382,48 metro karratuko desafektazioa onartu du. Desafektazioak lurrak Tuterako Uren Udal Batzordeari utziko dizkio Montes del Cierzo Industriaguneko ur biltegia handitzeko.

Altsasuren kasuan, Otadia eremuko 3 poligonoko 1466 partzelako 917,8 metro karratu lagako zaziko Sakanako Mankomunitateari etxeko zaborrak biltzeko garbigunea ezarri dezan.

2019ko Estatistikako Urteko Planean “Kaleratzeen eta bere kostuen Estatistika” operazioa gehitu da

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du 2019ko Estatistikako Urteko Planean “Kaleratzeen eta bere kostuen Estatistika” operazioa gehitzeko

Akordioak Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak Nafarroako Estatistika Institutuari (Nastat) eginiko eskaeran du oinarria. Ogasun informazioa denez, datuak Nafarroako Estatistika Planean dagokion urterako operazioen baldin badaude eman ahal izango dira legeak ezartzen duen moduan.

Exekutiboak azaldu duenez, Nastaten partehartze aktiboak egun ez dituen lan merkatuko informazioa emateko aukera izango du eta arlo hori interesgarria da Gobernuaren kudeaketarentzako, sindikatu, patronal edo orokorrean gizartearentzako.