Descárgate la app
Nafarroako Gobernuaren Adierazpen Instituzionala LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira
2019ko maiatzaren 15a
Nafarroako Gobernuaren Adierazpen Instituzionala LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira
Maiatzaren 17an ospatu ohi den LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, Nafarroako Gobernuak honako Adierazpen Instituzional hau onartu du:
“Maiatzak 17 guztietan bezala, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dugu, lesbofobiaren, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako eguna. Horiek guztiak aniztasun afektibo-sexualaren eta genero aniztasunaren aurkako gorroto adierazpenak dira. Egun horretan gertaera gogoangarri bat ospatzen da: Osasunaren Mundu Erakundearen batzar nagusiak, 1990ean, homosexualitatea eritasun mentalen zerrendatik ateratzea. Hori dela eta, konpromisoa dugu bai borrokan egiteko lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen aurkako zeinahi diskriminazioren kontra, bai diskriminazio horiek gainditzeko ere.
Gainera, aurten, ekainaren 28an, New Yorken Stonewallgo matxinada izan zela 50 urte betetzen dira. Orduko hartan, LGTBI+ erkidegoak borroka egin zuen homosexualak jazartzen zituen sistemaren aurka. Gertaera horrek ekarri zuen kolektibo guztiaren eskaerak bistaratzea: lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen eskariak, alegia.
40 urte bete badira ere 1979an gure herrialdean homosexualitatea legeztatu zenetik, eta LGTBI+ erkidegoarendako eskubide berdintasunari dagokionez munduko legeriari aurreratuenetako bat badugu ere, oraindik badira munduan herriak zeinetan sexu bereko pertsonen arteko harremanak kriminalizatzen diren eta, inoiz baino gehiago, nahitaezkoa da bistaratzea eta aitorpena egitea LGTBIfobia sozial, politiko eta erlijiosoa jasan duten eta jasaten duten pertsonei.
Hurbileneko esparruan, oraindik ere ikusten dugu LGTBI+ pertsonen berdintasun erreal eta efektiboa lortzeko eta horretan sakontzeko lanean erronkaz beteriko testuingurua dugula Nafarroako gizartean. Lege aurrerapenek, hala nola 8/2017 Foru Legeak eta aniztasunarekiko aitortza sozial handiagoak oraindik ere ez dute ekarri benetako berdintasunik. Oraindik ere gertatzen dira LGTBI+ pertsonen aurkako diskriminazio egoerak gizartearen hainbat esparrutan: hezkuntzan eta lanean, kulturan eta kirolean, espazio publikoan, etab. Baina erronkarik handiena da murriztea esparru instituzionalaren eta sozialaren arteko distantzia. Erronka motibagarri eta ilusionagarria hori Nafarroa pertsona guztiekiko gizarte begirunetsua izan dadila lortzeko.
Bide horretan, bidezkoa da LGTBI+ kolektiboek egin duten sentsibilizazio, informazio eta dibulgazio lana aitortzea. Horri gehitzen badiogu esparru juridiko berri bat, berdin Nafarroa, Estatu zein Europa mailan, LGTBI+ pertsonekiko ikuspegi aldaketa gauzatuz doala ikus dezakegu.
LGTBI+ pertsonen giza eskubideen defentsaren aldeko mundu mailako mobilizazioa geldiezina da eta, egiteko dagoen bide horretan, Gobernu honek, hasieratik, erakutsi du bere konpromisoa genero berdintasunarekin, kontuan izanik sexu eta genero aniztasuna, identitate eta orientazio sexual askotarikoak, giza eskubideen errespetua sustatuz.
Beraz, asmoa da LGTBI+ pertsonen eskubideei estaldura ematea Nafarroako Foru Komunitatean, baiezko ikuspegi bermatzaile batetik, eta kontuan harturik xedea dela erabateko berdintasun egiazkoa erdiestea, LGTBI+ pertsonekiko zeinahi diskriminazio mota desagerraraztea. Era berean, kontuan dugu berdintasun egiazko horrek eta diskriminazio ezak irautea eta finkatzea ahalbidetuko duen aldaketa instituzional eta soziala sustatzeko ikuspegia.
Hori dela eta, gaurko egunean, Nafarroako Gobernuak adierazi nahi du konpromisoa duela LGTBI+ politikekin, sexu eta genero aniztasunarekin, genero berdintasunarekin, eta lesbiana, gay, transexual, transgenero eta intersexualen aurkako diskriminazioaren kontra. Halaber, gure elkartasuna adierazi nahi diegu sexu edo genero mailako orientazioa, adierazpena eta nortasuna direla kausa zeinahi indarkeria ekintza nozitu duten pertsona guztiei, giza eskubideekiko erabateko errespetutik.”