Descárgate la app
Ollo kontseilariak emakume ekintzaile gazteentzako den “Time femeninoan” jardunaldiaren aurkezpenean parte hartu du
2019ko maiatzaren 10a
Ollo kontseilariak emakume ekintzaile gazteentzako den “Time femeninoan” jardunaldiaren aurkezpenean parte hartu du
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok gaur goizean, emakume gazteen ekintzailetzari buruzko jardunaldian parte hartu du. Bertan, Nafarrroako Enpresari Gazteen Elkarteak (AJE) “Time femeninoan: zure ideia nire esperientzia” programa aurkeztu du, eta topaketa hori Ostiraletako Garapen Ekonomikoko jardunaldien barne egin da.
Time programaren seigarren edizioa izango da honako hau, eta finkatutako enpresarien negozio-ideietatik sortutako enpresa berriak sortzea errazten du, identifikatutako proiektu horiek enpresa errentagarri bihurtzeko gai diren emakume gazteei laguntza eskainiaz eta gidatuaz, lanaren eta lidergoaren bitartez horien kapitalean partaidetza hartuta eta lanpostu propioa sortuaz lidergoaren eta zuzendaritzaren eremuetan. Modu horretan, emakumeak buru dituzten konpainia berri horiek kalitatezko enplegua sortzen dute “emakumeentzat, gazteentzat eta gai direnentzat”.
Ollo kontseilariak bere hitzaldian gogoratu du Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa; hau da, “emakumeen jabekuntza lehentasunezko ardatza da”, eredu sozial bat eratzeko, bertan “lan erreproduktiboa eta lan produktiboa maila berean jarriaz, bizitzaren iraunkortasuna prozesu horren oinarrian kokatuta, zaintzen eta etxeko lanen erantzunkidetasunetik”, baieztatu du kontseilariak.
Ekintza positiboa
Ollok, halaber, azpimarratu ditu emakumeak protagonista izateko eredu sozialaren aldaketa bultzatzeko beharrezkoak diren ekintza positiboak. Era horretan, “hemen gaur aurkezten diren bezalako ekimenak goraipatu ditu, ekintzailetza femeninoa bultzatu nahi dutenak, emakume gazteak eta ekintzaileak hautatzeko emaitza bermatuaz, enpresa-proiektu bat abian jarri nahi dutenak, Enpresari Gazteen Elkartetik azaltzen diguten moduan”, adierazi du.
Horrez gain, Time femeninoan, zure ideia, nire esperientzia programa bultzatu dutenak zoriondu ditu, “emakumeok enpresa-mundura eta ekintzailetzara hurbiltzean aurkitzen dugun zuloa gainditzearen aldeko apustua egiteagatik eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen ardatzetatik egiteagatik”.
Amaitzeko, Ollo kontseilariak nabarmendu du “gure historiako gazteen belaunaldiaren, ondoen prestatuta dagoenaren, potentziala aprobetxatzeak duen garrantzia, enplegura baldintza berdinetan sartu ahal izateko eta enpresa-eremuan emakumeen erreferenteak sortu ahal izateko”.