Descárgate la app
Valtierrako herri-lurretan desafektazioa onartu da haize parke bat sortzeko
2019ko maiatzaren 8a
Valtierrako herri-lurretan desafektazioa onartu da haize parke bat sortzeko
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onartu du zeinaren bidez Valtierrako herri-lurretan desafektazioa onartu den haize-parke bat sortzeko.
Zehazki, 7,8, 8 eta 10 poligonoetan kokatutako Valtierrako udaletxearen herri-lurretako 495.695m2 lagako zaizkio erabilerarako Renovables de la Ribera, SL-ri. Lagatzea 20 urterako izanen da, eta luzatzeko aukera izango da bi bider bost urteko eperako, aurretik Udaletxeak baimendu eta Gobernuak onartzen badu.
Kontzesionariak haize-sorgailuek sortutako energia elektrikoaren salmenten sarreretatik urtean lortutako %1,9a ordainduko dio Udaletxeari. Aurreneko bi urteetan urteko minimoa ezarritako 2.250€/MW izango da, eta hirugarren urtetik aurrera eta urte guztirako 2.500€/MW bakoitzeko.