Descárgate la app
Foruzaingoak eta Naserticek Laborategi zerbitzua arautzen duen lankidetza protokoloa izenpetu dute
2019ko apirilaren 11a
Foruzaingoak eta Naserticek Laborategi zerbitzua arautzen duen lankidetza protokoloa izenpetu dute
Naserticeko zuzendari kudeatzaile Iñaki Pinillos, Beaumont kontseilaria eta Foruzaingoaren buru Torcuato Muñoz hitzarmena sinatzen ari diren momentuan.
Foruzaingoaren buru Torcuato Muñozek eta Nasertic enpresa publikoaren zuzendari kudeatzaile Iñaki Pinillosek, gaur, lankidetza protokolo bat izenpetu dute Nafarroako Jauregian, aholkularitza teknikoa eta auzitegi zein toxikologiako entsegu alorretan, lankidetza oinarriak finkatzeko.
Bi organoak Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentura atxikita daude, eta Departamentu horretako arduraduna den María José Beaumont ekitaldian izan da, eta oniritzia eman dio Laborategi-zerbitzua erregulatzen duen Protokoloari.
Beaumont kontseilariak adierazi du “segurtasun publikoari dagokionean, gizarte moderno batean zerbitzu publikoa hobeto emateak laguntza teknikoak eta zerbitzu analitikoek duten garrantzia areagotzea eskatzen duela. Laginak Foruzaingoak hartzen ditu agindutako funtzio polizialaren arabera”.
Protokoloari jarraiki, Foruzaingoaren egitekoak dira “ordenamendu juridikoak pertsonei aitortzen dizkien askatasunak eta eskubideak babestea eta zaintzea, lasaitasun eta segurtasun publikoa bermatzea, gizartean legea eta ordena errespetatzea, delinkuentzia prebenitzea eta horri aurre egitea edota herritarrei laguntza eta zerbitzuak ematea”.
Nasertic Nafarroako Gobernuaren barruko Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (NEKP) taldeko enpresa bat da, eta zerbitzu pertsonalizatuak ematen ditu teknologiak sartuaz eta erabiliaz, balioa errentagarri eginaz profesionaltasun eta produktibitate irizpideekin.
Egiaztatua auzitegiko entseguetan eta entsegu toxikologikoetan
Laborategia egiaztatua dago auzitegiko entseguetan eta entsegu toxikologikoetan, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera, eta baliotasun judizialeko analisi genetikoak egiteko baimendutako Laborategien zerrendan aurkitzen da, genetika forentseko laborategien kalitatea egiaztatzearen eta kontrolatzearen inguruan CNUFADNek (DNAren Erabilera Forentserako Batzorde Nazionala) emandako baldintzak betetzeagatik (2009an onartua).
Protokoloa gaur sartu da indarrean, eta urtebeteko indarraldia izango du; gainera, automatikoki luzatuko da, aldeetako batek bi hilabete aurretik berariazko salaketarik egin ezean, kontseilariak irauteko bokazioa duela uste badu ere.
Halaber, sinatzaileek uste dute I+G+b (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza) aurrerapenak direla-eta, bereziki biologia molekularraren eremuan, beharrezkoa dela Foruzaingoak eta Nasertic Laborategiak elkarrekin aztertzea teknika modernoenak erabiltzeko aukera berriak, delituzko gertaerak argitzen laguntzearren, eta, beraz, herritarrek segurtasuna izatearren teknologiari esker etengabe aldatzen ari den gizartearen aurrean.
NASERTIC erakunde instrumentalak Foruzaingoari zerbitzuak emateko, zerbitzu horiek enkargatuko dira, analisi toxikologikoak eta biologia molekularrekoak egite aldera, otsailaren 19ko 23/2014 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraiki; dekretu horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakunde instrumentalentzako enkarguak arautzen dira.
Protokoloaren Eranskinetan jasotzen dira lagin biologikoetan DNAren analisi-zerbitzuak garatzeko ezarritako lan-prozedurak; baita, hondakinak, botikak eta oro har gehiegi erabiltzen diren substantziak eta bereziki gidatzerakoan erabiltzen diren gehiegizko substantziak detektatzeko analisi kromatografikoak egiteko prozedurak ere.