(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Bizigarritasun zedula

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Bizileku izateko gutxieneko baldintzen bermea

Bizigarritasun zedula deritzon agiriak etxebizitzaren erosleari bermatzen dio higiezinak bizitzeko egokia izateko gutxieneko baldintzak betetzen dituela. Ezinbestekoa da argia edo gasa bezalako zerbitzuak kontratatu ahal izateko.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak egiten duen agiri honek ziurtatu egiten du bizigarritasunari buruzko araudia betetzen dela, horrela eraikuntza jakin bat etxebizitzatzat eta, beraz, bertan bizitzeko egokitzat hartu ahal izan dadin.

Etxebizitza berri baten bizigarritasun zedula eskuratu ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Obra amaierako ziurtagiria, sinatua eta ikus-onetsia, eredu normalizatuan egina. Bertan berariaz adieraziko da zenbat diren, guztira, bukatutako etxebizitzak.
  • Higiezina lehen aldiz erabiltzeko udal lizentzia.
  • Udalaren ziurtagiria, etxebizitzen posta-helbide osoa eta katastroko datuak adierazten dituena, udal lizentzian ageri ez diren kasuetan.
  • Azalerak banakatzeko fitxa. Bertan xehetasunez azaldu behar dira etxebizitza mota guztien azalerak.
  • Eraikinaren Liburuko datu orokorren fitxa sinatuak.

Lehendik baden eta bizigarritasun zedula falta duen etxebizitza baten bizigarritasun zedula lortzeko, ordea, bai eta emandako zedulak berriztatzeko ere, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Etxebizitzaren jabetza edo etxebizitza okupatzeko beste titulu legitimoren bat frogatzen duen agiria.
  • Udalaren ziurtagiria, txosten teknikoa edo katastroko agiria, etxebizitzak zenbat urte dituen adieraziko duena, baldin eta aurreko lerroaldean aipatutako agirian ezaugarri hori jasorik ez badago.
  • Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, 1985eko uztailaren 1az geroztik etxebizitzan bizigarritasun baldintzak edo azalera alda zezakeen obrarik egin ez dela dioena.
  • Proiektu teknikoa behar izan duen obraren bat egin bada 1985eko uztailaren 1az geroztik, haren proiektua.
  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiri nazionala edo pasaportea, eskatzailea pertsona fisikoa bada, eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eraketaren eskritura publikoarekin edo aktarekin batera, eskatzailea pertsona juridikoa bada; horrez gain, ordezkaritzaren frogagiria, beharrezkoa izanez gero.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa