(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

 Imagen decorativa
FISen deialdia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Osasun arloko Ekintza Estrategikoko laguntzak emateko deialdia, I+G+B 2008-2011 Plan Nazionalaren esparruan

Zientzia eta Teknologia Estrategia Nazionalaren (ENCYT) arabera, I+G+B jarduera guztiak eta, beraz, Plan Nazionalak finantzaturikoak, gidatu behar dituen oinarrizko printzipioak dira ikerketa eta berrikuntza jarduerak herritarren, gizarte-ongizatearen eta garapen iraunkorraren zerbitzura jartzea, emakumea erabat sartuaz eta berdintasunean, enpresa lehiakortasuna hobetzeko faktore gisa eta ezagutza berriak sortzeko funtsezko elementu gisa.

Ikerketa zientifikoko, garapen eta berrikuntza teknologikoko VI. Plan Nazionala (I+G+B Plan Nazionala), 2008-2011 denboraldirako egindakoa, Ministroen Kontseiluak 2007ko irailaren 14an hartutako akordioaren bidez onartu zen. Plan horrek Planeko helburu orokorrekin zuzenean lotutako lau sailetan oinarritutako egitura du. Sail horiek lotzen dira helburu zehatzak eta espezifikoak lortu nahi dituzten programa instrumentalekin. Sailak hauek dira: ezagutzak eta gaitasunak sortzeko saila, I+Gn lankidetza sustatzeko saila, garapen eta berrikuntza teknologiko sektorialaren saila eta ekintza estrategikoen saila.

Jaitsi artxiboa (PDF)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa