(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

 Imagen decorativa
Laguntzaile boluntarioak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Osasun Kontseilariaren 102/2000 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa; agindu horren bidez osasun-zentroetan boluntarioak hartzeko baimena ematen da

Laguntza-zentroetan eta maiztasun gehiagorekin ospitaleetan, ohikoa da osasun-arloko langileak hartzea, birziklatze-denboraldiak egiteko, ezagutzak eguneratzeko edo teknika berriak ikasteko. Horrela, noizean behin eta ez erregularki, profesional horiek prestakuntza-zikloak osatzeko aukera izaten dute.

Prestakuntza espezializatua oso arautua dagoenez eta laguntza-lanetarako langileen postuak beteta daudenez, eskaera laguntzaile boluntarioek egiten dute gradu-ondoko ikerketa-lanak egiteko edota teknika berriak ikasteko. Era berean, boluntario gisa laguntza-praktikak eskatzen dituzte bai hirugarren herrialdeetara joandako osasun-profesionalek, bai lanpostuan aritu gabe berriro laneratzeko trebakuntza nahi duten Osasun Sistemako profesionalek.

Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza-zentroetan, horrelako prestakuntza-modalitateak baimendu gabe daude 1993ko apirilaz geroztik, praktika hori Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Zuzendariak eten baitzuen. Orokorrean uste da borondatezko laguntzaren praktika Sistemarentzat kaltegarria dela eta zentroentzat onura ekartzen duela erantzukizun horiek onartzean.

Jaitsi artxiboa (PDF)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa