Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Foru Legearen Proiektu bat onartu du, eta hartara, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikitako osasun langileen karrera profesionalaren sistema xedatu du.
Nafarroako Administrazio Publikoetako langileek konpentsatuta izanen dute 2007ko Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) desbideraketa ordainsari osagarrien bidez. Aipatu ordainsarien gaurkotzeak 15,4 milioi euroko kostua dauka eta Gizarte Segurantzan kostua 2,4 milioi eurokoa izanen da.
144.948 euroko dirulaguntza onetsi du gaur Gobernuak Iruñeko Abokatuen Elkargoarentzat presoendako laguntzaren eta atzerritartasunaren arloetan haren zerbitzua eskaini dezan
Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko gastua onetsi du gehienez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko itzulpen zerbitzuak kanpoan kontratatzeko 2008-2011 aldian. Jakina denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialak haren helburuen artean dauka eduki guztiak euskaraz argitaratzea.
Gobernuak 2,2 milioi euroko urte anitzeko gastua egiteko baimena eman du, 2008an eta 2009an Nafarroako Landa Garapenerako Programan aurreikusita dauden bi neurri finantzatzeko.
Nafarroako Gobernuak baimena eman du 5.627.278 euroko gastua egiteko Berriozarren Bigarren Hezkuntzako Institutu bat (BHI) eraikitzeko helburuz.
afarroako Komunikazio Ardatz Estrategikoak Azkartzeko Planaren barrenean eginen dira obra hauek eta SPRIN enpresa publikoarekin egindako hitzarmenaren bidez finantzatuko dira
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa hau deskargatzen ahal duzu.
Apirilaren 14an 104/1997 Foru Dekretuaren bidez sortutako sari horrekin, Foru Komunitateak aurrerapen soziala izan dezan eta ospetsua izan dadin bakoitzak bere jarduera-arloan egindako lan nabarmena eskertu nahi izan zaie.
Nafarroako Gobernuak esker ona adierazi dio Foruzaingoko patruila bati. Lau gizonek eta emakume batek osatutako taldeak, hain justu, kale borrokako eraso bat zapuztu eta taldearen ustezko burua (H. I. I.) atxilotu zuten martxoaren 9ko goizaldean (igandea). Joan den asteartean, H. I. I. kartzelan sartu zuten, baldintzarik gabe, Grande-Marlaska epailearen aginduz.